HERRI KIROLAK/HARRIA

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute bihar Azpeitian

by | 2019/12/06

Jokin Eizmendik jantzi zuen iazko harri handietako txapela, Asteasun. Argazkia: IBON ERRAZU

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute bihar Azpeitian

Harri handietako Euskal Herriko harri-jasotzailerik onena nor den jakiteko txapelketa jokatuko dute larunbat honetan, Azpeitiako Izarraitz frontoian, 18:00etan hasita

Egin beharreko lanari dagokionez, lau harri jaso beharko dituzte: 175 eta 200 kilo arteko laukizuzena eta zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko borobila. Harri bakoitza jasotzeko, hiru minutuko txandak izango dituzte.

Zazpi izango dira txapela lortzeko lehiatuko diren harri-jasotzaileak (azken urteetako kopururik handiena) eta lehia estua espero da, txapela lortzeko faboritoa den Irigoienek Jokin Eizmendi izango duelarik aurkaririk gogorrena.

-Jokin Eizmendi (Zarautz, Gipuzkoa, 1984) Egungo txapelduna da, orotara hirutan eraman duelarik txapela etxera azken bost urteetan.

– Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa, 1986) Bederatzi aldiz izan da txapeldun. Txapelketa guztiak jokatu ditu eta emaitzak denetarikoak izan dituen arren, faborito nagusia da zalantza barik.

-Aimar Galarraga (Orio, Gipuzkoa, 1984) Bosgarrenez ariko da. Iazkoan laugarren postua jadetsi eta aurten bere markarik onena egin (235 kilo) eta binakakoan finalean aritutakoa da.

-Xabier Aranburu (Idiazabal, Gipuzkoa, 1984) Bigarren aldiz ariko da. Ez du denboraldi makala burutu, binakakoan eta banakakoan irabazteko gertu ibili zelarik.

-Julen Diaz (Urizaharra, Araba, 1992) Bigarren aldia du. Iaz, seigarren izan zen eta urte hasieran bere markarik onena erdietsi zuen, 211 kiloko laukizuzena bitan altxatuta.

-Xabier Peñagarikano (Aizarnazabal, Gipuzkoa, 1994)
Estreinakoz ariko da. Denboraldi ona gauzatu du, Elgoibarren zein Amezketan bigarren postua eskuratuz.

-Iñigo Eizagirre (Zarautz, Gipuzkoa, 1994) Hau ere estreinakoz ariko da. Orain arte, harri txikiekin ibilitakoa da eta orohar txukun ibili
da aurten egindako txapelketetan.