HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskal Herriko Goma Gaineko Soka Tira Txapelketa abian
Euskal Herriko Goma Gaineko Euskal Herriko zortzinakako Txapelketari ekingo diote urte hasierarekin batera
Abenduaren 21ean Atziniegan azken jardunaldia lehiatu ondotik, Euskal Herriko launakako sokatira txapelketari amaiera eman zitzaion, non txapel guztiak Beti Gaztek irabazi zituen, emakumezkoen bi kategoriak, gizonezkoen bi kategoriak eta mistoa.
Orain, urte berriarekin batera, urtarrilaren 11n abiatuko da Euskal Herriko zortzinakako txapelketa, eta ondoren, otsailaren 19tik 23ra Irlandako Letterkenny hirian jokatuko den Munduko txapelketaren txanda izango da.
Euskal Herriko 4×4 Txapelketako argazkiak: ataria.eus
Txapelketaren egutegia:
Txapelketa urtarrilaren 11ean hasiko da, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Azkoitian. 680 kiloko kategorian gizonezkoak arituko dira (egun bakarra) eta emakumezkoetan 540 kilokoetakoak.
Hurrengo egunean, igandea urtarrilak 12, 11:30tan hasita, 640 kiloko kategoriko gizonezkoak lehiatuko dira Mungian.
-Urtarrilaren 18an Burgelun, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, 600 kiloko gizonezkoetan eta 540 kiloko emakumezkoetan neurtuko dituzte indarrak.
Astebukaera horretan, igandean baina, Altamiran (Busturia auzoan 11:30tan), 640 kiloko gizonezkoak arituko dira nor baino nor.
-Urtarrilak 25ean, 640 kiloko kategoriako gizonezkoak eta 540 kiloko emakumezkoak (azken egunak) izango dira aurrez aurre Idiazabalen.
-Otsailaren 1ean, oraindik zehaztu gabeko arabako herriren batean, 600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira.
-Otsailaren 8an Ibarran, 600 kiloko gizonezkoak (azken egunak) eta 500 kiloko emakumezkoen txanda izango da.
-Otsailaren 15ean berriz, Berriozarren, 560 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak (azken egunak).
Eta azkenik, otsailaren 16an, Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.
Talde partehartzaileak:
Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.
Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako finalak jokatu dira Berriozarren
Emakumezkoen 260 kiloko zein gizonezkoen 300 kiloko finaletan Beti Gaztek eskuratu du txapela
Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako jardunaldia Ozetan
Bigarren jardunaldi honen ostean Txapelketako finalerako sailkapena erabakita gelditu da
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa, Ozetan
Ozetan 300 kilotan aritu ziren gizonezkoak eta 260tan emakumezkoak