ERRUGBIA
Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa
Argazkia: Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketaren aurkezpena, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)
[naiz.eus] Hilaren 17an egingo dute Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketa, Baionan
Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an Lapurdiko hiriburuan egingo da Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
ASB Baionako Kirol Elkartearen egoitzan egin dute Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
Hitzordua antolatzen duen Udalbiltzako ordezkariez gain, EAE eta Nafarroako errugbi federazioetako, Baionako Herriko Etxeko eta ASBko kideek ere hartu dute parte aurkezpenean.
Udalbiltzako lehendakari eta Hernaniko alkate Luis Intxauspek adierazi duenez, Euskal Herriaren kohesioa, elkar ezagutza eta harremanak sendotzea du helburu topaketak.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko taldeen arteko neurketekin hasiko da egitaraua, arratsaldeko 15.00etan, Baionako Pierre Cacaregit zelaian. Denek denen aurka jokatuko dute, itzuli bakarrean.
Errugbiaz arituta, ezin zen falta hirugarren denbora. Partida guztiak bukatuta izango da hori, arratsaldeko 18.00etan.
Ondoren, 19.00etan, sariak banatuko dituzte.
Topaketaren harira, euskal emakume errugbilarien inguruko argazki galeria ere prestatu dute, hilaren 18ra arte Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo dena.
Eibar – Athletic, III. EHTxapelaren hurrengo partida, urriaren 21ean
Eibar – Athletic izango da III. EH Txapelaren 3. jardunaldia. Urriaren 21ean jokatuko da, igandearekin, Ipuruan, arratsaldeko 16:30etan
Athletic 1-3 Reala
Realak eskuratu ditu III. EHTxapelaren 2018/19 denboraldiko bigarren jardunaldiko puntuak, San Mamesen Athletic 1-3 gaindituta
Jokin Ibarra: “Euskal selekzioak merezi du?”
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.