ERRUGBIA
Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa
Argazkia: Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketaren aurkezpena, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)
[naiz.eus] Hilaren 17an egingo dute Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketa, Baionan
Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an Lapurdiko hiriburuan egingo da Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
ASB Baionako Kirol Elkartearen egoitzan egin dute Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
Hitzordua antolatzen duen Udalbiltzako ordezkariez gain, EAE eta Nafarroako errugbi federazioetako, Baionako Herriko Etxeko eta ASBko kideek ere hartu dute parte aurkezpenean.
Udalbiltzako lehendakari eta Hernaniko alkate Luis Intxauspek adierazi duenez, Euskal Herriaren kohesioa, elkar ezagutza eta harremanak sendotzea du helburu topaketak.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko taldeen arteko neurketekin hasiko da egitaraua, arratsaldeko 15.00etan, Baionako Pierre Cacaregit zelaian. Denek denen aurka jokatuko dute, itzuli bakarrean.
Errugbiaz arituta, ezin zen falta hirugarren denbora. Partida guztiak bukatuta izango da hori, arratsaldeko 18.00etan.
Ondoren, 19.00etan, sariak banatuko dituzte.
Topaketaren harira, euskal emakume errugbilarien inguruko argazki galeria ere prestatu dute, hilaren 18ra arte Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo dena.
Eibarrek eskuratu du A mailako hirugarren postua, Alavesi irabazita
Armaginek garaipen argia eskuratu zuten (5-0), partidua hasi eta buka erabat nagusitu zirelarik berdegunean, atsedenaldirako jada partidua erabakita zegoelarik
Reala B eta Athletic C taldeak, B mailako finalera
Final haundia Durangon jokatuko da, irailaren 2an, larunbata, Tabirako futbol zelaian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera
A mailako finalerako sailkatu dira Reala eta Athletic beraien multzoko lidergoa eskuratuta
Final haundia Guardian jokatuko da, irailaren 3an, igandea, Prao futbol zelaian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera