HERRI KIROLAK/AIZKORA
Euskal Herriko 3.Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu da larunbat honetan Otxandion
Argazkia: erran.eus/
Eneko Saralegi nagusitu da Otxandion lehiatu den Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finalean
Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatu da larunbat honetan, abenduak 14, 17:30ean hasita Otxandioko Mañondoko pilotalekuan eta bertan Eneko Saralegik jantzi du txapela.
Lehia estua izan zuen Ioritz Gisasola bizkaitarrarekin, eta azken enborra leitzarrak lau segundo atzetik moztu bazuen ere, azkenean minutu erdiko aldea atera zion.
Eneko Saralegi txapelduna eta Ioritz Gisasola txapeldunordea, Iker Bizente eta Gerardo Bengoarekin. Argazkia:erran.eus
Sei aizkolari aritu dira nor baino nor gehiago, tartean hiru nafar eta araba, bizkaia eta gipuzkoako ordezkari bana, aizkolari bakoitzak orotara 5 enbor ebaki behar izan dituelarik, 54 ontzako hiru enbor eta 60 ontzako bi.
Udako lehiaketetan izan ziren kanporaketetan oinarrituta lortu ziren postuak finalean lehiatzeko, Ezkurran abuztuak 17an, Gatikan abuztuak 25ean eta Irurtzunen irailaren 25ean egindako txapelketetan, hain zuzen ere. Bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako aizkolariek lortu zuten final honetara heltzea.
Dena den, Xabier Orbegozoren ordez Ezkurrako kanporaketan hirugarren postuan sailkatu zen Julen Aranberri hartu du parte asteburuan, aurrekoa min hartuta dagoelako tamalez.
Eneko Saralegi leitzarrak irabazi du Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketa https://t.co/jP8N6QZEDt
— Erran (@Erran_eus) December 16, 2019
Hori horrela, finalean aritu diren sei aizkolariak hurrengoak dira: Eneko Saralegi, Txomin Amundarain eta Goizeder Belza naparrak, Luis Mari Polanco arabarra, Julen Aranberri gipuzkoarra eta Ioritz Gisasola bizkaitarra.
Hiru kana-erdiko eta bi 60 ontzako pago enbor ebakitzeko 13 minutu eta 57 segundo behar izan zituen Saralegik. Bigarren izan zen Ioritz Gisasola (14:29) eta hirugarren Txomin Amundarain (15:09). Ondoren, Goizeder Beltza (15:39), Luis Polanco (16:20) eta Julen Aranberri (16:36) sailkatu ziren.
3. mailako txapela lehian egoteaz aparte, Otxandioko txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko aizkorako bigarren mailara igotzea zuten jokoan. Honenbestez, Eneko Saralegi zein Ioritz Gisasola igoko dira bigarren mailara hurrengo urtean.
Binakako Aizkolari Txapelketa Aian
Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi nagusitu dira Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Emakumeen banakakoan Nerea Sorondok Irati Astondoari irabazi dio. Harrijasotzean Xabier Peña izan da garaile
Zortzinakako Sokatira Txapelketako beste jardunaldi bat Burgun
Larunbatean jokatutako jardunaldian, aspalditik indarrean mantentzen duten nagusitasunari eutsi diote Beti Gazteko lesakarrek
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa igandean Mungian
Emakumeen eta gizonezkoen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak lehiatuko dira Mungian, herri kirol ekitaldiz beteriko astebukaeran
Azken bideoak
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.