BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21

«EUSKAL HERRIA eTXAPELA FIFA21» txapelketa

by | 2021/10/16

Euskal Herria eTxapela FIFA21 txapelketa abiarazi du EH Kirola erakundeak Game Erauntsiarekin elkarlanean

Lehiaketaren izen ematea urriaren 31ra arte irekita dago. Finala abenduaren 3an jokatuko da, Euskararen egunean; Hamaika Telebistatik jarraitu ahalko da zuzenean.

Euskal Herria Kirola erakundeak, Game Erauntsia Elkartearen bidez, euskal futbola bideo-jokoetara eramango du PlayStation 4-an jokatuko den eTxapela FIFA 21 lehiaketarekin. Udazkenean egingo den online txapelketa honetan euskal taldeei ikusgaitasuna emango zaie. Hamaika Telebista txapelketaren laguntzailea da gainera; bertatik jarraitu ahalko da final handia.

Gure Euskal Ligan bost futbol talde egongo dira: Alaves, Athletic Club, Eibar, Reala eta Osasuna. Gizonezkoen taldeekin soilik jokatuko da; izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak biltzen, selekzioak salbuespen. Hori dela eta, lehiaketan aipatutako bost talde horien ordezkari iaioenak bilatuko ditugu.

Txapelketaren finala Hamaika Telebistatik zuzenean jarraitzeaz gain Game Erauntsiaren Twitch kanaletik ere ikusi ahalko da abenduaren 3an, Euskararen egunean. Finalistak azken fasera iritsi aurretik, baina, hainbat norgehiagoka irabazi beharko dituzte. eTxapela FIFA21en lehen fasea azaroaren 4an hasiko da: talde bakoitzak liga propioa edukiko du hasierako partidu horietan. Jokalariek bigarren fasean beraien taldeen ordezkari izateagatik lehiatuko dute. Azken fasera lau jokalari soilik iritsiko dira; bai finalerdiak, bai finala abenduaren 3an jokatuko dira.

Euskal Herria Kirolakekoek hainbat sari banatuko dituzte partaideen artean. Final aurreko ligaxkara iristen diren bost ordezkariek beraien taldearen kamiseta pertsonalizatua eskuratuko dute. Irabazlearen saria, bestalde, ordezkatutako taldearen derbi baterako bi sarrera izango dira. Gainera, txapelketako parte-hartzaile guztien artean derbi baterako bi sarrera zozkatuko dira.

Arauak eta izena emateko prozedura

Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez jokatuko da FIFA21 jokoa erabilita. Interneteko konexioa beharrezkoa izango da. Izena emateko epea urriaren 31n itxiko da. 

Txapelketan jokatu nahi baduzu, lehendabizi Game Erauntsiaren webgunean izena eman behar duzu; ondoren, aktibazio posta elektronikoa jasoko duzu (ez bada email hori jasotzen, begiratu SPAM karpetan, mesedez). Aktibazioa burutzeko iristen zaizuen estekan klik egin eta honekin webguneko erregistroa amaituko duzue.

Azalpen gehiago behar baduzue bideo honetan dituzue:

 

Web atarian izen ematea burututakoan, zuen gustuko taldearen txapelketan izena eman behar duzue. Bost txapelketa daude, euskal talde bakoitzeko bana. Jokalari bakoitzak txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango du. Hauek dira txapelketa bakoitzeko estekak: 

Lehiaketa hiru fasetan banatuko da: lehenengo fasean (azaroak 4-21 ) taldeen txanda izango da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Hasierako fase honen bost irabazleek ligaxka jokatuko dute aukeratutako taldeekin bigarren fasean (azaroak 23-28 ); lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak eta finala abenduaren 3an jokatuko dira, Euskararen egunarekin bat eginez.

Parte-hartzeko arau guztiak txapelketaren fitxan aurkituko dituzue. Parte-hartzeak antolatzaileen baldintzak onartzea dakar. Txapelketa euskaraz izango da, eta jokalariekin komunikazioa eta antolatzaileen komunikazioa horretarako sortutako Discord gelatik bideratuko da.

Reala 1-1 Osasuna

Reala 1-1 Osasuna

Berdinduta amaitu da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako seigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka

Reala-Osasuna, igandean

Reala-Osasuna, igandean

IV. Euskal Herria Txapelaren hamaseigarren jardunaldia. 22:00etan hasiko da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Alaves-Reala, ekainaren 18an

Alaves-Reala, ekainaren 18an

IV. Euskal Herria Txapelaren hamazortzigarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe