BEACH TENNIS
Euskal Herria beach tennis munduko txapelketan
Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak parte hartu du Nazioarteko Beach Tennis Federazioak (IFBT) egin berri duen Nazioen Arteko Munduko Txapelketan. Casteldefellsen (Catalunya) burutu da da, ekainaren 27-30 artean, eta Catalunya izan da nazio txapelduna.
Euskal Herria beach tennis Munduko Txapelketan
Aurreko asteburuan, ekainaren 27tik 30era bitartean International Federation Beach Tennisek (IFBT) Munduko Txapelketa antolatu zuen Casteldefellsen (Catalunyan) eta herrialde askotako jokalariak elkartu ziren. 5 euskaldun horien artean egon ziren.
Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkartea IFBTeko kidea da 2017tik, beraz Euskal Herrian txapelketa ofizialak antolatu ditzakete munduko rankinerako balio dutenak, eta horrez gain, nazioarteko txapelketetan parte hartu dezakete euskal jokalari moduan.
Oraingoan nazioen arteko txapelketan eta “amateur” mailan parte hartu genuen. Emaitzak ez ziren oso onak izan, maila oso altua izan zelako. Nazioen arteko txapelketan lehengo kanporaketan huts egin genuen. Brasilek irabazi zigun bi partidatan (gizonezkoetan eta emakumezkoetan).
Amateur txapelketan Widen eta Egoitz bikote bat osatu zuten eta hiru bikoteko ligillan jokatu eta gero (Italiar eta Poloniar bikote biren aurka jokatu eta galdu zuten) hurrengo fasean galdu zuten.
Emaitzak txarrak izan arren esperientzia polita izan zen. Munduko jokalaririk onenak ezagutu genituen, teknika batzuk ikusi genituen eta Euskal Herria ordezkatu ahal izan genuen nazioarte mailan. Ikurriña zintzilik ikustea gauza polita izan zen.
Uztailaren 11n, osteguna, Ereaga hondartzan (Getxo)
Orain gure maila hobetu nahian jarraituko dugu txapelketak antolatzen Ereaga hondartzan. Ostegun honetan, uztailaren 11an, Euskal Herriko Binakako Txapelketa egingo dugu (gizonezkoak) eta irailaren bukaeran Euskal Herriko Txapelketarekin jarraituko dugu: Indibiduala (gizonezkoak eta emakumezkoak). Txapelketa hauek munudko rankinerako balioko dute.
Catalunya txapeldun
Nazio txapelduna Catalunya izan da, finalean Poloniari 2-1 irabazita.
?️? [CRÒNICA] Quart títol mundial de #beachtennis per a #Catalunya.
? L’equip de l’@ABTCat va repetir l’èxit a #Castelldefels després de batre en una emocionant final (2-1) Polònia, la gran revelació.
✍️ Rememora la gesta, aquí! ?https://t.co/XjuZl3G7cF pic.twitter.com/EOmGfmFsap
— Plataf.ProSeleccions (@SeleccionsCAT) 2019(e)ko uztailaren 3(a)
Osasuna – Reala, azaroaren 7an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren laugarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Sadar futbol zelaian, 18:30etan hasita
Aurtengo Mendi Lasterketen Nafarroako zirkuitua amaitu da
Senior mailan Ines Patricio eta Ibon Erdozain izan dira irabazleak eta beteranoetan Joseba Lasarte eta Ana Reina
Euskal Pilota Selekzioak brontzezko domina lortu du Joko Internazionalean
Hirugarren eta laugarren postua zehazteko lehian, Holandari 6-1 irabazi ondoren