EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Euskal Halterofilia Selekzioa Cardiffen (Gales) arituko da asteburu honetan
Argazkian: Euskal Selekzioko kideak, Loiuko aireportuan
Halterofiliako Euskal Selekzioa Galesen arituko da asteburuan
Hasiera batean -komunikazio arazo bategatik- Austrian jokatuko zutela zabaldu bazen ere, asteburu honetan Halterofiliako Euskal Selekzioa Cardiffen (Gales) izango da asteburuan, Halterofiliako International Welsh Openean lehiatzeko asmoz; Europa osoko beste selekzio nazional eta talde batzuen aurka ariko da.
15 kirolari hauek joan dira gaur goizean Cardiff-era, Bruno Soto hautatzailearekin eta Iñigo Ruiz de Azuabatera entrenatzailearekin.
– JON KEPA CROTAJARENA
– KOLDO GALIANO
– IGOR SASIAIN
– PETER CUBILLO
– BRUNO SOTO
– ALVARO JIMENEZ
– MIKEL LARRA
– SUSANA DAVILA
– GAROA MARTINEZ
– AYNABEL DAVILA
– IÑIGO DA SILVA
– ION ANDER IRIARTE
→ WELSH OPEN GROUPS 2019 lehiaketako programa ofiziala
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatzeko ibilbideak Eusko Jaurlaritzako babesa eta laguntza ditu oinarrian.
? Eusko Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko aitorpena lortzeko eman dituen urratsak babesteko ➡︎ https://t.co/uElamspCRp
— Irekia-GobiernoVasco (@Irekia) October 8, 2019
?️♀️ #Halterofilia ?️♂️ #Euskadi ?♂️ @Halter_Gipuzkoa
? @iwfnet? Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasun internazionala formalki eskatu du
? Albiste osoa, hemen ?https://t.co/mVgaZ905S7#eitbkirolak
— EiTB Kirolak (@eitbkirolak) July 30, 2019
Euskadiko beste federazioen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere bilkuran. Behin urrats hori emanda, joan den uztailean Euskal Halterofilia Federazioko ordezkariak Nazioarteko Halterofilia-International Weightlifting Federazioaren (IWF) egoitzara joan ziren, Budapesten (Hungaria), onarpen ofiziala eskatzeko. Halterofiliako Euskal Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren babesarekin, IWFren estatutuak aztertu ondoren erabaki zuen pauso hori ematea; izan ere, horietan espresuki onartzen da estatu ez diren lurraldeen edo nazioen parte-hartzea. Hala, Gales, Eskozia edo Ipar Irlanda bezalako Europako lurraldeak, baita antzeko ezaugarriak dituzten Amerikako beste batzuk ere, IWFren parte dira, kirol mailan horrek esan nahi duen guztiarekin.
Euskadiko Halterofilia Federazioa IWFren erantzunaren zain dagoen bitartean, udazken honetan nazioarteko zenbait lehiaketatan parte hartzeko aukera izango du.
Eurokopa 2020aren aurrean
San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020ren aurrean, non Espainiako eta, agian, Frantziako selekzioek parte hartuko duten
Euskal mendi selekzioen jaia
Euskal mendi selekzioen jaia antolatu du Euskal Mendizale Federazioak → Azaroak 30, larunbata, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan
Eurokopa 2020, San Mamesen?
Indar Gorrik eta Herri Norte Taldeak elkarretaratzea egin dute 2020ko Eurokoparen aurka “Eurocopa honi ez, ez gure harmailetan” lelopean