FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Futbol Selekzioko entrenatzaile karguaz
EUSKAL FUTBOL SELEKZIOKO ENTRENATZAILE KARGUAZ
Hurrengo astean jokatuko du Euskal Futbol Selekzioak Costa Ricaren aurka. Albiste pozgarria da eta gure esku dagoena (asko ez izan arren) egingo dugu giro ederrrean gauzatu eta ofizialtasunaren bidean urrats bat izan dadin.
Partida jokatzearekin une egokia ere bada hain biziki sentitzen dugun Euskal Selekzioaren proiektuaren inguruko gaiak mahai gainean jartzeko, asmo eraikitzaileaz beti ere.
Entrenatzaile postuaren gaiari heldu nahi diogu. Gurea bezalako selekzio batean horren garrantzitsua den postu horretan gaur egun Javier Clemente dugu. Bera eseriko da Ipuruako aulkian azaroaren 16an, arratsaldeko 20:45ean Euskal Selekzioaren gidari.
Clemente, ezin da ukatu, polemikoa da berez. Eta sare sozialetan zaleen artean dabilen eztabaidak ematen digu bere figuraz haratago zer pentsatu selekzioaren entrenatzaile karguaz.
Esaterako, honako galderak hauek sortzen zaizkigu buruan:
– Ze profil beharko luke Euskal Selekzioko entrenatzaileak?
– Zeintzu dira bere eginkizunak?
– Nolako Staffa beharko luke izan?
– Esklusiban Euskal Selekzioan aritu beharko luke? Hala, Katalunian bezala, talde baten entrenatzailea izatearekin bateragarria izan liteke?
– Urte guztiko plangintza beharko luke?
– Ze antolamendu mota beharko luke klubekin elkarlanean aritzeko?
– Nola gainditu beharko luke lurralderatasunaren aferak sortzen duen egoera?
Kontuak kontu, Euskal Futbol Selekzioaren entrenatzaile karguaren gaineko hausnarketa bideratu nahi dugu eta, ildo horretan, euren iritzia eskatuko diegu hainbat entrenatzaile ohi eta jokalari erreferente zenbatzuei.
Haien ekarpenak laster izango ditugu ehkirola.eus webgune honen orriotan.
Euskal Herria Kirola
Iruñea, 2020ko azaroaren 12an
FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal mendi selekzioen jaia
Euskal mendi selekzioen jaia antolatu du Euskal Mendizale Federazioak → Azaroak 30, larunbata, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan
Eurokopa 2020, San Mamesen?
Indar Gorrik eta Herri Norte Taldeak elkarretaratzea egin dute 2020ko Eurokoparen aurka “Eurocopa honi ez, ez gure harmailetan” lelopean
Oihana Azkorbebeitiak hamargarren amaitu du Munduko Kopan
Mendi Lasterketako Skyrunner Munduko Kopa 2019 amaituta: Azkorbebeitia hamargarren eta Iñarra hamabigarren