BOXEOA
Euskal boxeolarien garaipenak Iruñeko larunbateko jaialdian
David Soria eta Cesar Nuñez nafarrak zein Andoni Gago bilbotarrak bigarren roundean hartu dituzte mendean haien aurkariak. Kerman Lejarragak berriz puntuetara irabazi dio Macias mexikarrari
Larunbatean, Nafarroa Arenan lehiatu zen boxeo jaialdi ikusgarria, 23:00etatik aurrera. Leporaino bete zen aretoa eta giro beroa egon da uneoro, bertaratzerik izan ez zutenek ETB1en emanaldia jarraitzeko aukera izan zutelarik .
Borrokaldi nagusian, David Soria (8V-0D) nafarrak Espainiako super welter pisuko titulua izan zuen jokoan, Ezequiel Gurriaren aurka. Soriak Jose Clavero menderatu zuen, azaroaren 16an Anaitasunan borrokatu zuten Espainiako superwelter txapelaren kanporaketa ofizialean. Oraingoan Ezequiel Gurria (13V-0D) aragoitarra mendean hartzea lortu du bigarren asaltoan KO utzita, bere ibilbide profesionalaren lehen titulua eskuratuz. Ring-era nafarroako bandera eskutan zuela igo ta gero, aurreskua dantzatzen eta Osasunako kamiseta jantzita ospatu du garaipena Soriak.
Cesar ‘Bam Bam’ Nuñezek (16-2-1, 8KO), bere aldetik, New Yorkeko Madison Square Gardenen borrokatu zuen azkenekoz eta Edgar Berlanga estatubatuarrak lehenengo roundean irabazi zion. Oraingoan Alejandro Mostazo izan du aurkari eta bigarren roundean eskuratu du garaipena nafarrak, KO teknikoa medio. Borrokaldiaren hasieratik nagusitu da Nuñez eta hasi bezain pronto aurkaria lurrera bidaltzeko zorian egon da. Bigarren roundean ordea, aurkaria lurrera bota du eta nahiz eta altxatzea lortu duen ezinezkoa izan zaio sei saioetarako hitzartuta zegoen borrokaldia amaitu. Horrela, iruindarrak bere ibilbide profesionaleko 17. garaipena eskuratu zuen larunbatean.
Ezin zen ‘El Machito’ Gago (22, 6 KO-3-3) falta. EBUk beste txapeldungai ofiziala izandatzeko zain dago eta bitartean beste batekin aritu da Nafarroako hiriburuan. Otxarkoagakoak Arroyo nikaraguarra gainditu zuen bigarren roundean KO utzita.
Bestetik, Kerman Lejarragak ere eskuratu zuen garaipena Iruñeako ekitaldian. Su ta Gar taldeko “Jo ta Ke” abestiaren doinupean igo zen ringera bizkaitarra, Altsasuko gazteen aldeko kamiseta jantzia zuelarik. Lehenengo roundean jadanik lurrera erori bazen ere “Changuito” mexikarra (27-9-3), indarrak berreskuratu eta garaipena asko zaildu dio Lejarragari. Sekulako ahalegina eginda eta begia guztiz haundituta zuela, lortu du mexikarrak hamar saioak amaitzen eta puntuetara galdu badu ere Lejarragarekin partekatu ditu ikuslegoaren txalo zaparradak. Honakoa izan da bere berragerpena, azaroaren 30ean, Anderson Claytonen aurka Bartzelonan egindako superwelter pisuko borrokaldia ezkero, eta bertan bere 30. garaipen profesionala erdietsi du Lejarragak.
Kanku Gymeko kickboxingeko Andres Unzue, Andoni Iglesias eta Mohamed Hamdi borrokalariek ere parte zuten ekitaldian eta halaber Ricardo Etxarte eta Maikon Lapa MMAn aritu ziren, besteak beste.
Profesionalak ez diren pilota txapelketa guztiak bertan behera
Federazioek antolaturiko txapelketa ofizialak eta bestelako lehiaketa pribatuak eten dira. Pilota profesionalak momentuz aurrera egingo du
Abian da 4 1/2ko Eskuz banakako Emakume Master CUP txapelketa
Pasa den igandean eman zitzaion hasiera txapelketari, Larrabetzun, Santurtzin eta Zaragozan jokatutako aurrekanporaketekin
Bizkaia 2 taldeak irabazi du Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa
Bosgarren edizio honetako finalean, Bizkaia 1 taldeari erraz nagusituta (12-2)