ARRAUNA

Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu da Legution

by | 2021/05/25

Argazkiak: Euskadiko Arraun Federazioa

Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zen asteburuan Josetxo Fernandez Bakeriza Legutioko estropada zelaian, larunbatean zein igandean, non maila absolutoan emakumezkoetan Donostiarra nagusitu zen eta gizonezkoetan Santurtzi. Gazteen kategorian berriz, gazteetan , Isuntza gizonezkoetan eta Kaiku emakumezkoetan, izan ziren txapeldunak.

Euskadiko Trainerilla Txapelketa Euskadiko arraun-klub federatuen trainerillen artean jokatzen den txapelketa da, Euskadiko Arraunketa Federazioak antolatua, aurten Legution jokatu delarik, maiatzaren 22 eta 23ko asteburuan.

Emakumezko absolutoen lehian Kaiarriba izan zen azkarrena 15:08,18ko denbora eginda, bigarren Orio helmugaratu zen lau segundora  (15:12,98), hirugarren Deustu (15:17,02) zortzi segundora, eta laugarren Ondarroa (17:06,82).

Gizonezko nagusien kasuan Santurtzik erakustaldia eman zuen eta garaipen bikaina erdietsi zuen, bigarren izan zen Zierbenari 13 segundoko aldea aterata eta podiuma osatu zuen Bermeori 15.

Kaikutarrek (15:57,97) irabazitako emakumezko gazteen finala oso lehiatua izan zen, Hibaika baino 42 ehunen lehenago helmugaratu baitzen. Hirugarren Isuntza izan zen (16:31,92) eta laugarren Deustu (16:44,18).

Gizonezko gazteetan, Isuntza (14:36,75) nagusitu zen, San Juan (14:47,08) eta Santurtziren aurretik (14:50,28). Laugarren postuan Zumaia helmugaratu zen, 14:51,83ko denbora eginda.

SAILKAPENAK

Emakumezko Nagusiak

  1. KAIARRIBA 15:08,18
  2. ORIO 15:12,98
  3. DEUSTU 15:17,02
  4. ONDARROA 17:06,82

Gizonezko Nagusiak

  1. SANTURTZI 13:12,73
  2. ZIERBENA 13:25,82
  3. BERMEO 13:28,15
  4. ISUNTZA 13:38,77

Emakumezko Gazteak

  1. KAIKU 15:57,97
  2. HIBAIKA 15:58,39
  3. ISUNTZA 16:31,92
  4. DEUSTU 16:44,18

Gizonezko Gazteak

  1. ISUNTZA 14:36,75
  2. SAN JUAN 14:47,08
  3. SANTURTZI 14:50,28
  4. ZUMAIA 14:51,83

KAE eta ETE ligak, uztailaren 11n

KAE eta ETE ligak, uztailaren 11n

Data horretan hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, eta abuztuaren 30ean amaiera emango zaio Castro Urdialesen egingo den estropadarekin