ARRAUNA
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Bermeok
Asteon, Ondarroako Antxoa Egunaren giroaren baitan, Euskadiko Trainerilla Txapelketa lehiatu da herrian. Larunbatean, 16:00etan hasi ziren sailkapeneko estropadak, eta igandean, 10:30etan, lehiatu ziren finalak.
Bermeoko ontzia gailendu zen Euskadiko trainerillen txapelketako gizonezkoen kategoria gorenean, igande honetan Ondarroako uretan jokatutako estropadan. Bermeo eskifaia aise gailendu zen, 13:37,00ko denbora eginda. Hirugarren kaletik abiatu zen Zierbenari (13:51,83) 14 segundo atera zizkion eta Ondarroari (14:13,38), berriz, 36 segundo. Laugarren postua Isuntzarentzat izan zen, 1:15era (14:52, 47).
2018an azken aldiz lortutako garaipena eskuratu zuten berriro ere igandean arraunlari bermeotarrek. Ondarroako uretan lortutako garaipenarekin, talde bermeotarra da gizonezkoen senior kategorian Euskadiko Trainerilla Txapelketa gehien dituena.
Tamalez, emakumezkoen kategorian ez zen lehiarik izan, Federazioak hala erabakita, hiru ontzik bakarrik izena eman zutelako (Deustok, Zumaiak eta Ondarroak).
Gazteen mailan, aldiz, gizonezkoen eta emakumezkoen estropadak bai jokatu zirela eta txapeldun berriak egon ziren. 3.500 metroko tartean, gizonezkoetan urrea Santurtzik eraman zuen 14:47,10ko denborarekin, Ondarroaren (14:57,56), Kaikuren (15:17,42) eta San Juanen (15:19,10) aurretik, eta emakumezkoetan Kaiku (16:27,31) izan zen nagusi, Zumaiaren (16:32,32), Isuntzaren (16:39,72) eta Ondarroaren (16:44,45) aurretik.
SAILKAPENAK
Gizonezko seniorrak
- Bermeo 13:37,00
- Zierbena 13:51,83
- Ondarroa 14:13,38
- Isuntza
Emakumezko gazteak
- Kaiku 16:27,31
- Zumaia 16:32,32
- Isuntza 16:39,72
- Ondarroa 16:44,45
Gizonezko gazteak
- Itsasoko Ama 14:47,10
- Ondarroa 14:57,56
- Kaiku 15:17,42
- San Juan 15:19,10
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian
Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak igande honetan erabakiko dira
Aurkeztu dituzte Eusko Label eta Euskotren ligak
Coruñan lehiatuko den lehenengo estropadaren txandak zozketatu ziren ere
KAE eta ETE ligak, uztailaren 11n
Data horretan hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, eta abuztuaren 30ean amaiera emango zaio Castro Urdialesen egingo den estropadarekin