MENDI LASTERKETAK
Euskadiko trail txapelketa lehiatu zen Abadiñon
Sekulebedarra kirol klubak antolatuta, Euskadiko Trail Running Txapelketa lehiatu zen pasa den igandean, Abadiñoko Gaztelu auzoaren inguruan. Proba Zelaietako trinkete parean hasi zen, 10:00etan. Handik Gaztelura joan eta auzoko muga ondoetatik ibili ziren berriro Zelaietara bueltatu aurretik. 1.200 metroko desnibel positiboa zuen 21 kilometrotako lasterketak eta 110 korrikalarik parte hartu zuten.
Gizonetan Durango Kirol Taldeko (DKT) Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi zuen honako denborarekin: 1.27.55. Gontzal Murgoitio elorriarra azpitxapeldun geratu zen (1.30.34) eta Beñat Catarainek osatu zuen podiuma: 1.33.38.
Lasterketaren hasieratik aurretik jarri zen Ariznabarreta, aurreneko kilometroen zailtasuna probextuta, eta hamargarren kilometrorako bi minutu ateratzen zizkion atzetik zetorren Gontzal Murgoitiori. Helmugarako jeitsieran minutu eta erdi murriztu zuen abantaila Murgoitiok baina hala ere Ariznabarreta izan zen lehena helmuga zapaltzen
Emakumeetan Onditz Iturbe arratiarrak jantzi zuen txapela: 1.46.47. DKT taldean dabilen Ainara Urrutia aretxabaletarra helmugaratu zen ondoren (1.55.26) eta Irati Zubizarreta geratu zen hirugarren (1.59.24). Gizonezkoen lehian bezala, hasierako hiru kilometro gogorretan lortu zuen Iturbek aurkariak atzean uztea eta azkenean garaipen erosoa eskuratu zuen, bigarrenari 9 minutuko aldea aterata.
20 urtez azpiko gizonen mailan (7,8 kimolotroko lasterketa) Ibai Larrea, Ekain Larrea eta Jon Baz geratu ziren lehenengo hiru postuetan. Emakumeetan Jone Fuente, June Angulo eta Nora Aranburu izan ziren onenak.
Gizonezkoak
1 Oier Ariznabarreta Agirre Durango Kirol Taldea 1:27:55
2 Gontzal Murgoitio Esparza Durango Kirol Taldea 1:30:34
3 Beñat Catarain Razquin Goierri Garaia 1:33:38
4 Ibai Makazaga Aristi Orioko Kamal Ziani A.K. 1:33:40
5 Joseba Plagaro Rodriguez Durango Kirol Taldea 1:42:12
6 Imanol Inza Guisasola Goierri Garaia 1:42:42
7 David Huebra Gomez Goierri Garaia 1:44:45
8 Imanol Eguia Etxearte AD Korrikazaleak 1:46:16
9 Ivan Sanjuan Arrieta Goierri Garaia 1:47:50
10 Jon Otermin Zelaia Goierri Garaia 1:49:49
Emakumezkoak
1 Onditz Iturbe Arginzoniz Bilbao Atletismo 1:46:47
2 Ainara Urrutia Yurrebaso Durango Kirol Taldea 1:55:26
3 Irati Zubizarreta Armendariz Txindoki A.T 1:59:24
4 Iraia Garcia Etxebarria Bilbao Atletismo 2:04:42
5 Lourdes Oyarzabal Etxeberria Goierri Garaia 2:07:21
6 Garazi Sampedro Arando Durango Kirol Taldea 2:07:24
7 Camino Alegre Martinez Artunduaga 2:07:49
8 Ainhoa Unanue Bereziartu Goierri Garaia 2:10:18
9 Naroa Arrieta Beltran Goierri Garaia 2:19:44
10 Inmaculada Rafael Salas Bilbao Atletismo 2:21:06
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proba nagusia eta Junior Traila. Kilometro bertikala, aldiz, maiatzaren 22an.
Worku eta Obiri irabazle Elgoibarko krosean
Afrikarrak nagusi, gizonezkoetan Worku etiopiarrak ezustekoa emanda eta emakumezkoetan Obiri keniarrak espero zen garaipena erdietsita
Urte hasierarekin batera lasterketa ugari Euskal Herrian zehar
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa abiapuntua izanda, bestelako lasterketa ugari lehiatuko dira hurrengo datetan Euskal Herrian