EUSKAL PILOTA
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak aurtengo denboraldiko GRABNI Txapelketa behin betiko bertan behera uztea erabaki du
Pasa den martxoaren 12an, koronavirusak sortutako osasun krisia dela eta, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, agintari publikoen gomendioak jarraituz, G.R.A.B.N.I 2020 txapelketa atzeratzea erabaki zuen.
Baina larrialdi egoera honek aurrera jarraitu duenez eta ziurrenik luzerako joango dela ikusita, Euskadiko Pilota Federazioak (EEPF) jakinarazi berri du bere txapelketa garrantzitsuena, GRABNI, ez dela aurten lehiatuko.
Aurtengo txapelketa alarma egoera ezarria izan zen astebukaeran bertan hastekoa zen eta dagoeneko G.R.A.B.N.I txapelketako lau jardunaldi jokatuta egon behar ziren baina tamalez bat bera ere ezin izan da jokatu.
Hasiera batean txapelketaren lehiaketa sistema moldatzea pentsatu zen eta liga sistema batetik kopa sistema batera pasatu, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuta. Hau horrela antolatzeko ordea, beti ere egutegia mantenduta, ezinbestekoa zen final-laurdenak apirilaren 26ko asteburuan jokatzea eta badirudi ezinezkoa izango dela.
Hartara, antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea hurrengo datetan hastekoak diren bestelako txapelketekin topo egin gabe (herrialde bakoitzean maiatzetik aurrera lehiatzen den Herriarteko Txapelketa esate baterako).
Beraz, eta aurreko guztia kontutan hartuta, Euskadiko Euskal Pilotako zuzendaritza batzordeak aurtengo denboraldiko G.R.A.B.N.I txapelketa behin betikoz bertan behera geratzea erabaki du.
GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa da, Errioxakoa ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia.
GRABNI txapelketa 2021erarte bertan behera geratzeaz aparte, Bizkaiko Federazioko beste bi txapelketa ere bide berdina egingo dute: dagoeneko hasia zen Bizkaia Cup txapelketa eta maiatzaren erdialderarte luzatzekoa zen Bizkaiko Lau Térdiko txapelketa.
2019an jokatutako federazioen arteko GRABNI Txapelketan, Nafarroak irabazi zuen ezker hormako lehia, 12 txapel lortuta, eta Bizkaia izan zen bigarrena, 9 txapelekin. Trinketeko lehian, berriz, Iparralde nagusitu 7 txapelekin, eta Bizkaia sailkatu zen bigarren postuan, 5 txapelekin.
Hauexek izan ziren, hain zuzen ere, sailkapenak:
EZKER HORMA
Nafarroa, 12 txapel (9 aldiz txapeldunorde)
Bizkaia, 9 txapel (6)
Gipuzkoa, 8 txapel (8)
Araba, 2 txapel (5)
Iparralde, 2 txapel (3)
Errioxa, txapel 1 (3)
TRINKETA
Iparralde, 7 txapel (5 bider txapeldunorde)
Nafarroa, 5 txapel (9)
Gipuzkoa, 3 txapel (1)
Bizkaia, 2 txapel (2)
Araba eta Errioxa, txapelik ez (0)
Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi dute Grand Slam txapelketa
Finalean Beaskoetxea eta Lopez bikoteari 14-15, 15-8 eta 5-3 irabazita
Bergara Hiria pilota txapelketako finalak asteartean jokatu ziren
Nagusien mailan Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziren garaileak, eta Promesen kategorian Laia Salsamendi eta Ane Mendiburuk jantzi zuten txapela
Aldabek eta Ionek irabazi dute Nafarroako XV. Erremonte txapelketa
Zubirin jokatutako finalean 35-30 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Barricarti