HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako aurreneko jardunaldia jokatu zen larunbatean
2020ko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa pasa den larunbatean hasi zen, Getxoko Fadura Atletismo zelaian
Larunbatean eman zitzaion hasiera Euskal Herriko Lur Gaineko sokatira txapelketari. 680 kilotan izan zen lehen ekitaldia Getxon eta txapelduna Erandioko Goiherri izan zen. Bigarren Mutriku, ondoren Akelarre Erandiokoa, eta laugarren Getxo. Gaztedik parte hartzerik ez zuen izan, taldekide batek koronabirusaren proban positiboa eman zuelako.
Txapelketa osoa Getxon jokatuko da eta pisu bakoitza egun bakar batean egingo da. Hurrengo jardunaldia abuztuaren 15ean izango da, 640 kilotako proba jokatuko delarik goizeko 11.00etan hasita.
Aurtengo txapelketan bost jardunaldi burutuko dira irailaren 5era arte eta astero kategoria bakoitzeko neurketa guztiak egun bakarrean lehiatuko dira, Covid19 gaitzak eragindako egoera dela eta.
Jardunaldi guztiak, abuztuaren 15ekoa izan ezik, 17.00etan hasiko dira eta abuztuaren 15eko ekitaldia, esan bezala,11.00ean izango da. Jardunaldi bakoitzean puntu gehien lortzen duen taldeak etxeratuko du txapela.
Txapelketako jardunaldien egutegia:
-Lehenengo jardunaldian, abuztuaren 8an jokatu dena, 680 kiloetako kategorian, Getxo, Goiherri, Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeak aritu dira nor baino gehiago.
-Bigarren jardunaldian, abuztuaren 15koa, 640 kiloetako kategorian, Getxo A-B, Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeek neurtuko dituzte indarrak.
-Hirugarren jardunaldian, abuztuak 22koa, 580 kiloko mistoan, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi izango dira aurkariak.
-Laugarren jardunaldian, abuztuak 29an, 600 kilokoan, Getxo, Goiherri «A», Goiherri «B», Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeen txanda izango da
-Bosgarren eta azken jardunaldian, irailaren 5ean jokatuko dena, 560 kiloetako kategorian, Getxo, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi taldeak arituko dira.
Nafarroako launakako sokatira txapelketa abian da
Beti Gazteko emakumezko zein gizonezkoak nagusitu ziren 255 kiloetako pisuan eta 320koan, hurrenez hurren
Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak
580 kiloko txapelketa mistoa irabazi zuen Ibarrak eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketan nagusitu zen Beti Gazte
Beti Gaztek, bostik bost
600 kiloko gizonezkoen Euskal Herriko txapela ere jantzi zuen lesakako sokatira taldeak