HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa
2020ko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa larunbat honetan, abuztuak 8, hasiko da Getxoko Fadura Atletismo zelaian, arratsaldeko 17.00etatik aurrera.
Aurtengo txapelketan bost jardunaldi burutuko dira irailaren 5era arte eta astero kategoria bakoitzeko neurketa guztiak egun bakarrean lehiatuko dira, Covid19 gaitzak eragindako egoera dela eta.
Jardunaldi guztiak, abuztuaren 15ekoa izan ezik, 17.00etan hasiko dira eta abuztuaren 15eko ekitaldia, berriz, 11.30ean izango da. Jardunaldi bakoitzean puntu gehien lortzen duen taldeak etxeratuko du txapela.
Lehen jardunaldia, beraz, larunbat honetan egingo da, 680 kiloetako kategoriako txapela egongo delarik jokoan. Getxo, Goiherri, Mutriku, Akelarre eta Gaztedi taldeek neurtuko dituzte indarrak bertan.
Bigarren jardunaldia hilaren 15ean lehiatuko da, 640 kiloetako kategorian. Hirugarrena, abuztuak 22an, 580 kiloko mistoan. Laugarrena 29ko asteburuan, 600 kiloetako mailan, eta, azken jardunaldia, irailaren 5ean, 560 kiloetako kategoriakoa.
Dagoeneko talde parte-hartzaileen behin betiko zerrenda kaleratu berri du Euskadiko Herri Kirol Federazioak jardunaldi guztietarako:
-Lehenengo jardunaldian, abuztuaren 8an jokatuko dena, 680 kiloetako kategorian, Getxo, Goiherri, Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeak arituko dira nor baino gehiago.
-Bigarren jardunaldian, abuztuaren 15koa, 640 kiloetako kategorian, Getxo A-B, Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeek neurtuko dituzte indarrak.
-Hirugarren jardunaldian, abuztuak 22koa, 580 kiloko mistoan, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi izango dira aurkariak.
-Laugarren jardunaldian, abuztuak 29an, 600 kilokoan, Getxo, Goiherri «A», Goiherri «B», Akelarre, Mutriku eta Gaztedi taldeen txanda izango da
-Bosgarren eta azken jardunaldian, irailaren 5ean jokatuko dena, 560 kiloetako kategorian, Getxo, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi taldeak arituko dira.
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru
Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak
Beste domina bat euskal taldeentzat Mundialaren bigarren jardunaldian
Erandioko Goiherri taldeak brontzea lortu du 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan