KIROLA
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak bertan behera geratu dira
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean Gasteizen egitekoak ziren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak
Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.
Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gain, partehartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ondo pasa eta euskara sustatzea ere helburu direlarik.
Baina tamalez, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak bertan behera utzi behar izan ditu Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 39. edizioa. Txapelketa hauek maiatzaren 30ean eta 31n, eta ekainaren 6an eta 7an antolatu behar ziren, Gasteizen, baina Covid 19aren hedapenak sorturiko egoerak ezinezkoa bihurtu du aurtengo edizioa lehiatzea.
Eskolarteko Kirol Jokoek, EAE mailan lehiatzen dira eta 12 eta 14 urte bitarteko 2.500 neska-mutil inguru bildu behar zituzten, guztiak ere euren lurraldeetako eskola-kiroleko txapelketen irabazleak. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek lehiatu behar zuten Euskadiko txapeldun izateko honako modalitateetan: aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, euskal pilota, tenisa, errugbia, boleibola, hondartza-boleibola, padela eta igeriketa. Alabaina, Osasun Larrialdiaren eta Alarma Egoeraren ondorioz indarrean jarritako osasun eta segurtasun neurriek ez dute horiek egiteko betarik utzi.
Eskola-kirola lurralde historikoetako foru aldundien eskumena den arren (toki-administrazioekin lankidetzan sustatzen dituzte lehiaketa horiek), Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu. Txapelketa hauek amaiera ezin hobea ematen diete ikasturte osoan zehar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatzen diren eskola-kiroleko probei.
Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko [gallery...
Athleticentzat V. EH Kopa
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Denboraldiko lehen titulua jokatu da Zarauzko Asti zelaian, EHko emakumezkoen V. Kopako finala. Partida ikusgarria izateko traza guztiak zituen eta hala izan da. Bi taldeak lehen minututik erakutsi bait dute V.Kopa...
Realak erraz gainditu du Gasteizko Aurrera
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Ekainaren 10ean Berriozarren jokatu zen Reala-Aurrera Vitoriaren finalaurrena. 4-0 gailendu zen Reala. Asteazkena izan arren, giro ederrean jokatu zen partida. Marisol Sanchez berriozartar jokalari historikoak egin zuen...