KIROLA
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak bertan behera geratu dira
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean Gasteizen egitekoak ziren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak
Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.
Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gain, partehartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ondo pasa eta euskara sustatzea ere helburu direlarik.
Baina tamalez, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak bertan behera utzi behar izan ditu Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 39. edizioa. Txapelketa hauek maiatzaren 30ean eta 31n, eta ekainaren 6an eta 7an antolatu behar ziren, Gasteizen, baina Covid 19aren hedapenak sorturiko egoerak ezinezkoa bihurtu du aurtengo edizioa lehiatzea.
Eskolarteko Kirol Jokoek, EAE mailan lehiatzen dira eta 12 eta 14 urte bitarteko 2.500 neska-mutil inguru bildu behar zituzten, guztiak ere euren lurraldeetako eskola-kiroleko txapelketen irabazleak. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek lehiatu behar zuten Euskadiko txapeldun izateko honako modalitateetan: aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, euskal pilota, tenisa, errugbia, boleibola, hondartza-boleibola, padela eta igeriketa. Alabaina, Osasun Larrialdiaren eta Alarma Egoeraren ondorioz indarrean jarritako osasun eta segurtasun neurriek ez dute horiek egiteko betarik utzi.
Eskola-kirola lurralde historikoetako foru aldundien eskumena den arren (toki-administrazioekin lankidetzan sustatzen dituzte lehiaketa horiek), Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu. Txapelketa hauek amaiera ezin hobea ematen diete ikasturte osoan zehar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatzen diren eskola-kiroleko probei.
Athletic 4-0 Eibar, X. EH Kopako finalerdian
Athleticek irabazi du Lezaman jokatutako finalerdia. Finala, igandean jokatuko da, 16:00etan, Amorebieta-Etxanon. ETB1ek emango du zuzenean
Reala 2-0 Osasuna, X. EH Kopako finalerdian
Realak irabazi du Zubietan jokatutako finalerdia. Finala, igandean jokatuko da, Amorebieta-Etxanon, 16:00etan. ETB1ek zuzenean emango du
Goiherrik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Bi jardunaldiak irabazi eta guztira 10 puntu eskuratu zituen. Bigarren Gaztedi geratu zen 8 punturekin eta Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta