“Espainiaren kontra ere jokatu nahi dugu»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020ren aurrean, non Espainiako eta, agian, Frantziako selekzioek parte hartuko duten
Berriro ere, Euskal Selekzioak, GUREAk, euskaldun guztiok ordezkatzen gaituen bakarrak (bera baita selekzio bakartzat dugunok nahiz beste selekzioa batzuekiko sentimenduak dituztenak ere ordezkatzen dituena), ezingo du ofizialki lehiatu geure herrian.
EH Kirolak, prentsan atera diren albiste batzuen harira, bere atxikimendua agertu nahi dio, Eurokopa 2020rako prestatzeko baliagarri izan litekeen euskal selekzioaren eta Espainiakoaren arteko partida jokatzeko egindako eskaerari. Ondorioz, Euskal Herriko instituzio publikoei nahiz kirol instituzioei, partida hori joka dadin beharrezko urratsak eman ditzatela eskatu nahi diegu.
EH Kirolak, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko urrats zehatzak emateko helburua izanik, Euskadiko Futbol Federazioari eskatu nahi dio, atzerapenik gabe, 2019ko abenduaren 11ean Durangon bere batzarrak emaniko agindua bete dezala, eta eskatu diezaiola UEFAri eta FIFAri eskubide osoko kide gisa onartua izan dadin.
EUSKAL HERRIA KIROLA
Iruñean, 2019ko azaroaren 30ean
Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan
Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Banakakoan ere sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban