ERRUGBIA/EBRC
Euro Basque Rugby Challenge 2019
Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) aurkeztu dute, mugako bi aldeetako talde onenak biltzen dituen proiektu berria
Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) aurkeztu dute, mugako bi aldeetako talde onenak biltzen dituen proiektu berria
Bere aurreneko urte honetan, esperientzia pilotu gisa, ligaxka formatuan garatuko da abuztuaren 17tik irailaren 7ra, eta talde hauek parte hartuko dute: Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak gaur aurkeztu dute Euro Basque Rugby Challenge (EBRC)-Euskal Errugbi Liga, mugaz gaindiko kirol txapelketa bat bi aldeetako taldeak bilduko dituena.Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko (Errugbi 64 Departamentu Batzordea) errugbi-federazioetako ordezkariekin batera eman dituzte ezagutzera Euskal Errugbi Liga honetako 1. Mailan parte hartuko duten zazpi taldeak. Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera arituko dira norgehiagoka lehiaketa honen lehenengo edizioan. EBRC-Euskal Errugbi Ligak, halaber, beste bi kategoria izango ditu: emakumezkoena eta 2. Maila.
Donostiako Miramar Jauregian izan da proiektu honen aurkezpena, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako eta Euroeskualdeko ordezkariak, federazio eta klubetakoekin batera. Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Arola Urdangarin, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko jarduneko zuzendaria; Iñaki Laskurain, Euskal Errugbi Federazioko presidentea, federazio horretako kide den Iñaki Ricarekin; eta Alain Fariscot, Errugbi 64 Departamentu Batzordeko federazioko presidentea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Euroeskualdearen bultzada ez ezik, EBRC-Euskal Errugbi Ligak hiru federazioen eta Nafarroako eta Akitania Berriko gobernuen babesa ere jaso du. Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera taldeetako ordezkariak ere izan dira Donostiako aurkezpenean.
Zazpi talde horiek parte hartuko dute EBRC-Euskal Errugbi Liga honetako 1. Mailan. Aurreneko urte honetan, abuztuaren 17tik irailaren 7ra antolatuko da lehiaketa, final nagusia, Ordiziako Altamirako estadioan izango delarik.1. Maila bi taldetan banatzen da, Hegoaldeko eta Iparraldeko taldeak batuz.
Ekipo horien arteko lehiak honela antolatu dira:
EBRC 1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A taldea 1. jardunaldia 2019.08.17 | Hernani / A.T.S.S. | Aviron Bayonnais | ||
B taldea 1. jardunaldia 2019.08.24 BERTAN BEHERA | Ordizia R.E. | Anglet Olympique | ||
B taldea 1. jardunaldia 2019.08.24 BERTAN BEHERA | Bera Bera R.T. | Biarritz O. P.B. | ||
A taldea 2. jardunaldia 2019.08.24 BERTAN BEHERA | Aviron Bayonnais | Getxo R.T. | ||
A taldea 2. jardunaldia 2019.08.31 | Getxo R.T. | Hernani / A.T.S.S. | ||
B taldea 2. jardunaldia 2019.08.31 | Anglet Olympique | Bera Bera R.T. | ||
B taldea 2. jardunaldia 2019.08.30 | Biarritz O. P.B. | Ordizia R.E. | ||
EBRC FINALA Bi partidutara | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
Ordizia 2019.09.07 12:00 | Biarritz O. P.B. | TXAPELDUNA | ||
Ordizia 2019.09.07 12:00 | Anglet Olympique | Ordizia R.E. |
Gizonezkoen lehenengo maila honetaz gain, EBRC-Euskal Errugbi Ligak emakumezko txapelketa bat izango du, baita bigarren maila bat ere, eta datozen hilabeteetan aurkeztuko dira. Aurreneko urtea denez gero, lehiaketa guztiak ligaxka formatuan jokatuko dira; dena dela, helburua da proiektu hau datozen urteotan hazten jarraitzea.
Uztartze natural bat
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak proiektu honek kirolaren eta kulturaren ikuspegitik duen interesa azpimarratu du, baita Euroeskualdearen proiektua indartze aldera ere: “Kirolaren ikuspegitik ez du zentzurik Hegoaldeko taldeek Iparraldeari bizkar emateak, Bidasoaren beste aldean kirol maila eta zaletasuna izugarria dago eta. Hobetzeko tarte handia dago eta proiektu honek horretan lagunduko du. Era berean, Iparraldeko taldeentzat ere oso proiektu interesgarria delakoan nago.Kirolaren eremutik harago, proiektu honek harremanak estutzeko aukera emango digu kultura bat eta hizkuntza bat partekatzen ditugun beste lurraldeekin, eta gainera, errugbia bezalako kirol baten balioen inguruan egingo dugu elkarlan hori.Bestalde, ekimen honek aukera emango digu Europako eremuan Euroeskualdearen proiektua eta Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria ardatza indartzeko”.
Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Federazioko presidenteak azpimarratu du “nabarmena” dela ekimen honek kirolaren ikuspegitik duen interesa: “Europar proiektu bat da, Euroeskualdearen esparruan garatuko dena, eta euskal errugbia du ardatz; hortik dator bere izena: Euro Basque Rugby Challengue. Nabarmena da halako ezaugarriak biltzen dituen txapelketa batek kirolaren ikuspegitik duen interesa. Hegoaldeko errugbiak erreferentzia argi bat du Iparraldean, badu nondik ikasi, eta hazteko eta hobetzeko baliagarria gertatuko zaio proiektua. Iparraldeko errugbiak, bere aldetik, Hegoaldean badu bide natural bat zaleen aldetik hazteko eta, baita ere, harrobia elikatzeko. Elkarlan naturala da, erabat, den-denok irtengo dira garaile. Euskal errugbiak lorpen handiak erdietsi ditu batu denean, eskutik joan denean. Hor daukagu Côte Basque taldeak All Balcksen aurka lortutako garaipena edota Euskariansek lortutakoak 19 urtetik beherako Irlandaren kontra edo Leinsteren aurka. Halaber, ezin dugu ahaztu emakumezkoen Euskariansek lortu zuena Frantziaren aurka edo Hegoafrikan egindako biran. Esperientziak erakutsi digu elkarrekin joanda indartsuagoak garela”.
[XIV.EHKopa] Bost partida jokatuko dira asteburu honetan
Larunbatean, Alaves-Osasuna [A maila]; Bizkerre B-Athletic; Berriozar-Oiartzun; Alaves B-Mulier [C]. Igandean, Arratia-Añorga [C]
[XIV.EHKopa] Abuztuaren 14ko emaitzak
Añorga 0-2 Athletic C eta Bizkerre B 1-1 Bilbao Artizarrak (C1 maila), eta Mulier 1-1 Oberena (C2 maila)
[XIV.EHKopa] Bihar, abuztuak 14, hiru partida jokatuko dira
Hirurak C mailekoak dira: Añorga-Athletic C, Bilbao Artizarrak-Bizkerre B, eta Mulier-Oberena