MENDIA
Ostiralean da Euskal Mendizaletasunaren XXIV. Gala Amurrion
Ostiralean, otsailak 14, Amurrio trail taldeak antolatuta, Euskal Mendizaletasunaren XXIV. Gala ospatuko da Amurrio Antzokian
Ekitaldi oso berezia izango da, musika, antzerkia, emanaldiak eta umorea tartekatuko direlarik eta era berean Euskal Mendizale Federazioak eta Pyrenaica aldizkariak 2019. urteko euren sariak banatuko dituzte.
Hitzordu horretan aitortuko ditu Euskal Mendizale Federazioak kirolari onenak zenbait esparrutan: orientazioan, eskaladan…
Amurrio Antzokia betetzea da helburua. Hasteko, gonbidatuak 200 inguru izango dira. Horrez gain, sarrerak erosteko aukera ere eskaini dute (izena emateko azken eguna otsailaren 10a izan zen), gala ikusteko bakarrik 4 euro ordaindu behar zirelarik.
Arratsaldeko 18:30tan Photocall-a izango da eta Gala berez 19:00tan hasiko da, Amurrioko Hasperen abesbatzaren emanaldiarekin.
Ondoren, Amurrioko alkateak zein Mendizale Federazioko presidenteak diskurtso instituzionala emango dute eta jarraian EMF-ren sari banaketa etorriko da, Gwa Ya Reggea taldearen saioa tarteko.
Izan ere, Gwa Ya talde urduñarra arduratu da Euskal Mendizaletasunaren XXIV. Galarako abestia konposatzeaz. Burubio kultur elkarteko Sustrai Records estudioan grabatu dute. Irati eta Izar Mendigurenek jarri dute ahotsa kantan, eta azken honek konposatu du letra.
Honen ondotik, Pyrenaica aldizkariaren sari banaketa izango dugu, familia argazkia eta Aiara dantza taldearen emanaldia.
Behin gala amaituta, 21.30ak aldera, sarituen eta animatzen den ororekin Abiaga Jatetxean bereziki prestatutako menua dastatzeko aukera egongo da.
Iazko Gala Elorrion izan zen, otsailaren 15ean Arriola antzokian, eta 300 bat lagunek bertaratu ziren, Erdella Mendi Taldeak antolaturiko ekitaldira. Azpimarratzekoa saritu ia guztiak bertan egon zirela. Haien artean, denetik: kirolari handiak, Oihana Azkorbebeitia, Beñat Katarain, Joseba Larrañaga, Ekaitz Maiz… Kolaboratzaileak, Mikel Arrizabalaga, Javier Pascual, Trini Grases, Oscar Elorza… Klub eredugarriak, Pol-Pol M.T, Juventus, Zortzietakoak…
[Gu ere bai!] Herri oso bat gailurrean
Everesteko espedizioa gogoratu eta omentzeko, Gu ere bai! ekimenak deialdia egin du asteburu honetan Euskal Herriko mendi gailurretara igotzeko
EMMOAren erakusketa konfinatua ikusgai
1980an Martin Zabaletak Everestera gidaturiko espedizioaren argazki-sorta, 40. urteurrenaren karira
Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa
Ekimenaren antolaketa lanetan diharduen Txumai Iturriarekin elkarrizketa