EUSKAL PILOTA
Eskuzko Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketak aurrera darrai
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Eskuzko Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketak finaletarako bidea argitu du, Berriozar eta Berako beste jardunaldi bikoitz arrakastatsu baten ostean.
Asteburu honetan Berriozarren eta Beran jokatu den jardunaldi bikoitz arrakastatsuaren ostean, Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketak bere finalerako bidea argitu du; senior mailako pilota mistoko final-laurdenak, eta pilota goxoko gazteen finalerdiak eta senior mailako finala zehaztu baitira. Egungo egoerak eskatzen dituen osasun protokolo guztiekin, pilotalekuek oso giro polita izan dute berriz ere, gaur eguneko pilotari onenek eskainitako ikuskizunarekin asko gozatu dute eta asteburuak detaile politak utzi ditu. Besteak beste, Panpi Laduche Ania Oronoz-Marie Goyeneche pilotarien botilero gisa aritu da Beran eta Iparraldeko bikoteak senior mailako pilota goxoko finalerako txartela lortu du. Bertan Maria Escudero-Ainhoa Zabaleta goizuetarrak izango dituzte arerio. Gainera, pilotari ohiaren eta honen bikotearen atzetik, Bidasoa ibaitik iparraldeko telebista bateko talde bat frontoian egon zen erreportaje bat grabatzen. Sebastian Oyarzabal pilotari profesionala izandakoak ere ez du xehetasunik galdu Beran eta larunbatean Berriozarren Juan Jose Belmonte, Errioxako Pilota Federazioko presidentea izan zen txapelketa jarraitzen.
Kirol arloan, pilota mistoko senior mailako jardunaldi bikoitzak larunbat goizean Tafallan jokatuko diren final-laurdenetako kanporaketak argitu ditu. Amaia Aldai-Naroa Agirre/Iera Agirre-Arrate Bergara, Andrea Aldaregia-Maite Ruiz de Larramendi/Ainhoa Ruiz de Infante-Oihana Orbegozo; Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai/Leire Garai-Nora Mendizabal eta Irantzu Etxebeste-Gaminde/Salsamendi-Olatz Ruiz de Larramendi dira hurrengo jardunaldiko kanporaketak. Asteburu honetako gauzarik aipagarrienen artean, Enara Gaminde debutariaren lana nabarmendu beharra dago. Bezperan eskua mindu zitzaion Erasunen ordez aritu behar izan zuen normalean gazteen mailan lehiatu ohi den pilotaria eta onenen artean ere bere lekua baduela erakutsi zuen.
Izan ere, harrobiko lan hori eta esku pilotan lehiatzen hasten diren gazte horiei aukerak sortzea da lehiaketa honetako altxorrik handienetako bat, astero-astero, ezkutuko talentu hori guztia erakutsiz. Urrunagoko lekuetan egiten den lanaren erakusgarri ere bada txapelketa, esaterako, Bartzelonako Maria Isabel Garcia-Leire Arribas larunbatean Tafallan jokatuko diren pilota goxoko finalaurrekoetarako sailkatu dira. Leire eta Nagore Galeano Antzuolako ahizpen aurka neurtuko dituzte indarrak. Beste finalerdia Irati Salinas-Alejandra Byliak eta Leire Oscoz-Erika Alvarez bikoteek jokatuko dute.
Bote Luzeko txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Gipuzkoa Bat 9 / Senpere Bi 2, Iparralde (Itxasu) 2 / Bizkaia Bi 9 eta Iparralde (Amikuze) 4 / Bizkaia Bat 8
Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen ematea
Izena emateko epea Irailaren 14tik Urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da
Abiatzear da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Hiru talde gipuzkoar eta bost lapurtar neurtuko dira irailaren 20an hasi eta urriaren 18an amaituko den txapelketan