EUSKAL PILOTA
Eskuz Binakako Masterreko finalerdiak, larunbatean
Larunbat honetan erabakiko da ESKUZ BINAKAKO MASTER LABORAL KUTXA 2021 txapelketako finala nortzuk jokatuko duten
Azken urteotan, garrantzi berezia hartu du Irungo Urantzu pilotalekuak emakumeen esku pilotaren barruan eta datozen asteetan ere protagonismo berezia hartuko du kantxa zoragarri eta eraberritu honek.
Izan ere, bertan jokatuko baita, apirilaren 4an, ESKUZ BINAKAKO MASTER LABORAL KUTXA 2021eko finala, baina aurretik, larunbat honetan finalerdiak ere hartuko ditu Bidasoaldeko frontoiak, arratsaldeko 15.30etatik aurrera, ETB-k zuzenean emango duen jaialdian.
Zoritxarrez, egungo osasun egoerak izan du eraginik eta azken orduko aldaketa bat eman da lehen finalerdian, Irantzu Etxebestek, bere etxean bakartuta egonda, ezin izango duelako Irunen egon eta bere lekua Naroa Elizaldek hartuko du. Iturengo aurrelaria gogotsu irtengo da kantxara eta bere onena eman beharko du Olatz Ruiz de Larramendirekin batera, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendik bikote oso handia osatzen dute eta, nahiz eta euren lehen txapelketa izan pilota mistoarekin.
Izeba-ilobak beste partida berezi bat jokatuko dute elkarren aurka eta atzeko koadroetan nagusitzea lortzen duenak asko izango du irabazita. Esan genezake esperientzia eta gaztetasunaren arteko dema izango dela.
Bigarren finalerdia Olatz Arriabalaga-Naroa Agirre eta Leire Garai-Oihana Orbegozok jokatuko dute. Bi bikoteek oso erraz atera zituzten aurrera final laurdenetako euren kanporaketak eta laurak ere sasoi bikainean daude. Gernikako aurrelaria gaur egungo erreferente nagusietako bat da eta berak eramango du bikotearen pisua, jokoarekin dago, tantoa azkar amaitzen du eta sakearekin ere min handia egiteko gai da. Bikote urdina agian seguruagoa eta konpentsatuagoa da eta lehia orekatua espero da.
Zabalik da 2021eko Lau eta Erdirako izen ematea
Emakume Master Cup bere erroetara itzuliko da
Arrizabalaga-Agirre eta Belmonte-Galeano II.ak jantzi dituzte txapelak Adarragan
Eliteetan, Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek azkenean lortu dute elkarrekin lehen mailako txapelak eskuratzea
Xare Irekien finalerdiak erabakita geratu dira
Irailaren 24an III. San Migel Xare Irekiko finalerdiak izango dira, eta 26an berriz I. Gazteak Xare Irekikoak