EUSKAL PILOTA
Eskuz Binakako Master 2021 Txapelketa larunbatean hasi zen
Aurtengo eskuz binakako Emakumezkoen Master laboral Kutxa txapelketa murriztuari hasiera eman zitzaion pasa den larunbatean, final-laurdenetako lau partidekin.
Asteasun jokatu ziren norgehiagoka guztiak, Usarrabi frontoian, pilota mistoarekin. A multzoan, 12:00etan, Etxebeste-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteak Amaia Aldai-Leire Aldai bikoa izan zuen aurkaria, eta 15:30ean, Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi aritu ziren Aldaregia-Mendizabalen aurka . B multzoan, 13:00etan hasita, Garai-Orbegozok Larrarte-Urkizu izan zituzten parean, eta 16:30ean, ondorengo partida hau jokatu zen, final-laurdenei amaiera emateko: Arrizabalaga-Naroa Agirre, batetik, eta Ruiz de Infante-Bergara, bestetik.
Eguerdian jokatutako aurreneko partidan, tanto bakarraren aldeagatik irabazi zuten Irantzu Etxebestek eta Olatz Ruiz de Larramendik Amaia Aldai eta Gentzane Aldai bikotearen aurka, 22-21. Urdinak izan ziren azken zatian aurretik joan zirenak, baina Etxebestek eta Ruiz de Larramendik gai izan ziren markagailuari buelta eman eta finalerdietara pasatzeko.
Eguerdiko beste norgehiagokan berriz, Oihana Orbegozo eta Leire Garaik nagusitasunez irabazi zieten Miren Larrarte eta Ane Urkizuri. Aurkariek sei tanto besterik ezin izan zizkieten egin eta 22 eta 6 bukatu zuten partida.
Arratsaldeko jaialdiko lehen partidan, 22-1 irabazi zuen Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi bikoteak Andrea Aldaregia-Nora Mendizabal bikotearen aurkako partida. Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendik pilota mistoarekin jokatu duten lehen txapelketa izan da honakoa. Gogoan izan behar da iazko txapeldunak direla nafarrak, baina pilota goxoarekin.
Bigarren partidan Ainhoa Ruiz de Infante-Arrate Bergara bikoteak galdu egin zuen 4-22 Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre bikotearen aurka.
Emaitza hauekin beraz, Irantzu Etxebeste-Olatz Ruiz de Larramendi /Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garai-Oihana Orbegozo / Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirrek jokatuko dituzte ESKUZ BINAKAKO MASTER LABORAL KUTXA 2021ko finalerdiak.
Nafarroa Arenak emakumezkoen esku pilotari ateak irekiko dizkio lehen aldiz
Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketaren pilota mistoko finalak jokatuko dira, gazteen eta eliteen mailan
Ansa eta Aizpuru, nagusi San Joan jaialdian
Bederatzi hilabeteko itxieraren ostean, pasa den larunbatean bueltatu zen punta-puntako erremontea Galarretara
Plazandreak Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Mikel Inuntziagaren taldeak beste bi puntu eskuratu ditu Plazandreak saioaren bigarren jardunaldian