TXIRRINDULARITZA
Errepideko denboraldia hasi dute afizionatu mailako txirrindulariek
Amateur mailako txirrindularitza denboraldiari hasiera eman zioten pasa den larunbatean Zumaian, bertan Abiatzen Torneoko lehenengo lasterketa jokatu zelarik, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak egindako ahaleginari esker eta hartu beharreko babes eta osasun neurriak zorrotz beteta.
Pandemiak denboraldia baldintzatuko duenez, azken urteetako pelotoirik handiena izan zen Zumaiako Sari Nagusiaren XIII. edizioan , euskal taldeetaz gain, Kataluniatik, Valentziatik, Gaztelatik etorritako txirrindulariak ere lehiatu baitziren, 166 txirrindulari iritsi zirelarik helmugara.
Azkenean, talde haundia sartu zen helmugara batera eta Caja Rural taldeko Marc Brustenga txirrindulari katalana izan zen esprintean azkarrena (2.31.28). Atzetik, Nahuel Omar D’Aquila (Netllar), Pau Miquel (Lizarte) eta Onditz Urruzmendi (Telco’m) sartu ziren.
COVID19 gaitzak eragindako pandemiak baldintzatu du guztiz Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren aurtengo egutegia, izan ere, ohiko bi torneoak (Euskaldun eta Lehendakari) udara arte atzeratu behar izan ditu eta aurretik ospatu ahalko diren lasterketekin Abiatzen Txapelketa osatu du.
Hurrengo lasterketa martxoaren 21ean izango da Lizarran, izan ere martxoaren 6an ospatzekoa zen Urretxuko Sari Nagusia bertan behera geratu da. Martxoaren 27rako Laukizen egitekoa zen lasterketa atzeratu egin denez, martxoaren 28ra egingo du salto egutegiak, egun horretan Lokatzak antolatuko baitu Gorlako Igoera.
XIII.Zumaiako Saria (112,5 km)
Abiatzen Torneoa (1)
1º 4 BRUSTENGA MASAGUE, Marc S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 2:31:28
2º 533 D’AQUILA SILVA, Nahuel Omar ELI NETLLAR – ALE denbora berean
3º 68 MIQUEL DELGADO, Pau S23 LIZARTE denbora berean
4º 122 URRUZMENDI LIZEAGA, Onditz ELI TELCO.M – ON CLIMA – OSES denbora berean
5º 214 FOULON, Dorian ELI URT VELO 64 denbora berean
6º 50 GONZALEZ MARQUEZ, Ruben S23 BAQUE TEAM denbora berean
7º 6 LOPEZ DE ABETXUKO JIMENEZ, Andoni S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA denbora berean
8º 152 URRA GARMENDIA, Aritz S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD denbora berean
9º 36 CAVIA SANZ, Daniel S23 EISER-HIRUMET denbora berean
10º 92 BALZA DE VALLEJO COUTO, Endika S23 ELECTROALAVESA-ZUIA-BSAFE denbora berean
11º 177 SEMPERENA OIARZABAL, Telmo S23 EIBAR denbora berean
12º 64 ROSAL CABALLERO, Juanjo S23 LIZARTE denbora berean
13º 228 CASTEL MALLEN, German E ELI HUESCA LA MAGIA – RENAULT denbora berean.
14º 140 GARMENDIA ETXEBERRIA, Aitor S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES denbora berean.
15º 124 AZKONA URIARTE, Mikel S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES denbora berean
16º 57 CRIADO DE FRUTOS, Daniel S23 LIZARTE denbora berean
17º 37 BARANDIARAN IBARGUREN, Iker S23 EISER-HIRUMET denbora berean
18º 47 LARTITEGI ORMAZABAL, Lander S23 BAQUE TEAM denbora berean.
19º 159 GOMEZ LLORENTE, Ivan S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD denbora berean.
20º 79 EIZAGIRRE MUGICA, Iñigo S23 GRUPO EULEN denbora berean
Taldeak
1º LIZARTE LIZA 7:34:24
2º TELCO.M – ON CLIMA – OSES TELO denbora berean
3º CAJA RURAL – SEGUROS RGA CAJA denbora berean
4º LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD LABO denbora berean
5º ELECTROALAVESA-ZUIA-BSAFE ELEC denbora berean
Abiatzen Torneoaren egutegia
2021/06/19 TOLOSA
2021/06/05 TURTZIOZ (BERTAN BEHERA)
2021/05/23 NATXITUA
2021/05/22 BEASAIN
2021/05/16 ITURMENDI
2021/05/02 AZPEITIA
2021/04/24 LAZKAO
2021/04/18 DURANA
2021/04/17 MARKINA
2021/04/04 AMOREBIETA
2021/04/01 DURANGO
2021/02/28 BERGARA
2021/03/27 LAUKIZ (ATZERATUTA)
2021/03/21 LIZARRA
2021/03/06 URRETXU (BERTAN BEHERA)
2021/02/27 ZUMAIA
TXIRRINDULARITZA
Catalina Sotok irabazi du Euskal Herriko Txirrindulari Txapelketa
Hirugarren Naia Amondarain helmugaratu zen eta lehen euskal herritarra izaki, hura izan da Euskal Herriko txapelduna
Volleringek Itzulia Womeneko historiako lehen txapela jantzi du
Donostiako bulebarrean nagusituta, bere hirugarren garaipena erdietsi zuen gainera, hirutik hiru
Demi Volleringek bigarren garaipena eskuratu du
Nederlandarrak lidergoa mantentzen du, sailkapeneko bigarren txirrindulariari 22 segundoko aldea ateraz