EUSKAL PILOTA/ERREMONTEA
Erremonteko Master UTS txapelketaren finalerdiak jokatu dira
Erremonteko Buruz Buruko Master Txapelketaren finalerdiak jokatu ziren larunbatean Galarretan
Iazko iraileko finala errepikatuko da eta Urriza eta Barrenetxea IV.a izango dira aurrez aurre hurrengo larunbatean, otsailak 8.
Endika Urrutiak bere finalaurrekoan estu hartu zuen Urriza eta inoiz baino hurbilago izan zuen hura menpean hartzea baina azkenean amore eman behar izan zuen. Iruñeako aurrelariak hotz xamar hasi zuen partida eta Endika hasi zen markagailuan aurrea hartzen:2-5, 4-8, 5-15 eta 7-17. Are gehiago, 16-23 ere irabazten izan zen, baina azken txanpan Urriza suspeztu zen eta 30-28 irabazita finalerako txartela eskuratu zuen. Urrizak sakez bost tantu egin zituen eta Endikak hiru erdietsi zituen.
Beste finalaurrekoan, Barrenetxea IV.ak 30-25 irabazi zion Ansa II.ari. Hernaniarra beti aurretik joan zen markagailuan, horretarako sakean asmatu izana izan zelarik giltza. Barrenetxeak hamar tantu eta bi falta egin zituen sakez eta Ansak aldiz 5 tantu eta beste horrenbeste falta sakez.
Hamargarren tanturarte nahiko berdinduta aritu ziren, baina handik aurrera Barrenetxeak sei tantuko abantaila hartu zuen eta amaieraino mantentzen asmatu zuen.
Erremonteko Master UTS txapelketa
Hamargarren edizioa beteko du aurten txapelketak eta sei erremontistek hartuko dute parte, pasa den urtean bezala: Barrenetxea IV, Urriza, Endika, Ansa II, Azpiroz eta Goikoetxea V (azken hau lesionatuta dagoen Josetxo Ezkurraren ordez arituko da).
Txapelketak eskailera formatua dauka eta orotara bost partidu jokatuko dira, finala otsailaren 8an izango delarik.
Oriamendi2010 sortu zenetik lehiatzen da txapelketa hau. Koteto Ezkurrak irabazi zituen lehendabiziko bi edizioak 2011n eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garaipen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an beste bi garaipenekin eta azken hiru urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak.
Otsailaren 1eko emaitzak Galarretan
1. Aldabe-Arruarte, 30; Goikoetxea V-Aizpuru III, 35
2. Endika, 28; Urriza, 30 MASTER UTS
3. Uterga-Agirrezabala, 35; Ezkurra II.a-Larrañaga, 28
4. Barrenetxea IV, 30; Ansa II, 25 MASTER UTS
Ibai Perez da buruz buruko txapeldun berria
Pala Banakakoaren finalean Esteban Gaubekari 3-1 irabazita bere bigarren txapela jantzi du sestaotarrak
Oriamendi torneoko ligaxkaren azken partiduak jokatu dira
Segurola-Zaldua eta Urrutia II.a-Aizpuru III.a bikoteen garaipenek lehiaketaren aurreneko fasea itxi dute
Abian da Euskal Pilota Egokituko XI. Gipuzkoako txapelketa
Osasun egoerak ez badu lehiaren martxa oztopatzen, ekainaren 26an izango dira finalak, Zumaian