EUSKAL PILOTA
Erremonteko Master Torneoaren bigarren finalerdirako sailkatu da Endika Urrutia
Erremonteko Buruz Buruko Master Txapelketaren bigarren jardunaldia lehiatu zen larunbatean Galarretan
Pasa den ostegunean hasi zen txapelketa eta lehenengo partidan Ansa II.ak irabazi zion Azpirozi 30-24.
Larunbat honetan berriz, urtarrilak 25, bigarren partida jokatu zen, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa eta azkeneko hau nagusitu zen aurkaria 30-14 mendean hartuta.
Partidua seinako berdinketara arte bakarrik izan zen zen berdindua. Endika zalantzekin hasi zuen lehia eta hutsegite batzuk izan zituen jarraian. Ondotik, bere onera itzuli eta laster hartu zuen lau tantuko aldea (13-9) zeina pixkanaka handitzen joan zen (20-12 eta 30-14).
Beraz, finalerdiearako txartela lortu du Endikak eta otsailaren 1ean neurtuko ditu indarrak Urrizarekin. 2017ko masterraren finalean aurrez aurre izan ziren Endika eta Urriza. Oraingoan finalaurrekoan ariko dira. Beste finalerdian Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a arituko dira nor baino nor data berdinean.
Bestalde, binakako estelarrean bikoteak aldatu behar izan zituzten, izan ere, Ansa II.a belaunean min hartuta eta Urriza sukarrarekin ez zuten jokatzerik izan. Azkenean, Matxin eta Barrenetxeak 40-20 lortu zuten garaipena, Ezkurra II eta Ionen aurka.
Hamargarren edizioa beteko du aurten txapelketak eta sei erremontistek hartuko dute parte, pasa den urtean bezala: Barrenetxea IV, Urriza, Endika, Ansa II, Azpiroz eta Goikoetxea V (azken hau lesionatuta dagoen Josetxo Ezkurraren ordez arituko da).
Txapelketak eskailera formatua dauka eta orotara bost partidu jokatuko dira, finala otsailaren 8an izango delarik.
Azkeneko Banakako txapelketaren sei pilotari onenak bilduko dira beraz txapela nork eskuratu, eta printzipioz Barrenetxea IV eta Javi Urrizak hasiko dute txapelketa faborito nagusi gisa.
Oriamendi2010 sortu zenetik lehiatzen da txapelketa hau. Koteto Ezkurrak irabazi zituen lehendabiziko bi edizioak 2011n eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garaipen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an beste bi garaipenekin eta azken hiru urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak.
Urtarrilaren 25eko emaitzak Galarretan
1. Segurola-Garcés, 35; Aldabe-Zubiri, 32
2. Endika, 30; Goikoetxea V.a, 14 MASTER UTS
3. Matxin III.a-Barrenetxea IV.a, 40; Ezkurra II.a-Ion, 20
4. Azpiroz-Larrañaga, 11; Juanenea-Arruarte, 30
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe
Pilotalekuak hutsik eta pilotari profesionalen lan harremanak kolokan
Eskuzko pilotariak aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearekin daude eta erremontekoak lan hitzarmenik gabe
Txapelketa guztiak atzeratu ditu Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak
Horren ondorioz, 2022ko Miarritzeko Munduko Txapelketa 2023ra atzeratu da sailkapen fasea bermatzeko