EUSKAL PILOTA
Erkiagak eta Minviellek irabazi dute Urrezko Eskularrua Txapelketa
Erkiaga eta Minviellek 12-15 eta 9-15 irabazi dute Urrezko Eskularrua txapelketako finala Goikoetxea eta Irastorzaren aurka
Erkiaga eta Minvielle gehiago izan ziren Miarritzeko frontoian. Goikoetxea eta Irastorza azken hogei urteetako pilotari handienetakoak diren arren, aurkariek joko sasoi hobea erakutsi zuten eta nagusitu ziren partida hasieratik amaiera arte (15-12 eta 15-9).
Ikuskizun bikaina eskeini zuten lau pilotariek, tantoak oso peloteatuak izan zirelarik, ondo landutakoak eta ederki amaitutakoak. Goikoetxeak eta Irastorzak pilota biziarekin min handia egin zezaketela jakitun, pilota motela baliatu zuten Erkiagak eta Minviellek tantoak luzatu eta arriskuak ekiditeko.
Hasieratik aurrea hartu zuten berdez jantzitakoek, bost tantoko zuloa ireki zutelarik Erkiagak eta Minviellek (4-9). Aritz bikain aritu zen hastapeneko tantu hauetan baina gorriek pilota aldaketa egin zuten, biziago bat aterata, eta Goikoetxearen lanari esker 9na berdintzea lortu zuten. Hala ere, berdeek ez zioten garaipenari ihes egiten utzi, eta tanto bikain batzuk eginda zein aurkarien hutsegiteak baliatuta, lehenengo jokoa 12-15 irabaztea lortu zuten.
Motelago hasi zuen bigarren jokoa bikote berdeak eta horren ondorioz Goikok eta Irastozak abantaila txikia hartu zuten aurreneko tantoetan: 3-0, 4-1. Momentu horretan Erkiaga suspertu zen eta jokoa orekatzea lortu zuen (5-5, 7-7). Handik aurrera baina, partida luze egin zitzaion Irastorzari. Aldakako ebakuntza egin zioten udaberrian eta sasoi falta nabaritu du aurtengo udan. Erkiaga aldiz, bere mailarik onena erakutsi zuen momentu horretan eta 7nako berdinketatik 7-14ko markagailura joan ziren, azkenean bigarren jokoaren garaipena erraz eskuratu zutelarik (9-15).
Nagusitasun osoz lorturiko garaipena izan zen beraz Ispasterreko aurrelariak (Aritz Erkiaga) eta Donapaleuko atzelariak (David Minvielle) erdietsitakoa, aurtengo Urrezko Eskularruko txapela merezita etxeratu zutelarik.
Honakoa Eric Irastorza bidartetarraren azken partidu ofiziala izan zen eta norgehiagokaren amaieran agur hunkigarria eskaini zioten zaleek. 44 urte dituela eta aldakan ebakuntza pasa duelarik, Urrezko Eskularruaren edizio honetan parte hartzea erabaki zuen erretiroa hartu aurretik. Hamar txapela irabazi ta gero, Irastorza da, Mitxelenarekin batera, Iparraldean inoiz izan den pilotaririk haundiena.
2020 Urrezko Eskularrua Txapelketako finala: GOIKOETXEA-IRASTORZA vs ERKIAGA-MINVIELLE bikoteen arteko partidu osoa ikusteko sakatu HEMEN
Donostiako Grand Slam zesta-punta txapelketako finalerdiak jokatu dira
Finalerdien irabazleek, Beaskoetxea-Del Rio eta Hormaetxea-Mancisidor, txapelketako finala jokatuko dute abenduaren 4an, 18:00tatik aurrera
Segurola-Barrenetxeak eta Ansa-Aizpuruk garaipen ikusgarriak lortu dituzte
Segurola eta Barrenetxea IV.ak 40-14 irabazi zioten Juanenea-Larrañaga bikoari eta Ansa II.a-Aizpuru III.ak 40-35 Urriza eta Labakari
Pala Ligako laugarren jardunaldia jokatu da
Ibarguren-Ibargaray bikoa 3-2 nagusitu zitzaion Necol-Gordon bikoteari eta Fusto-Urrutia bikoteak 3-0 irabazi zuen Gaubeka eta Del Rioren kontra