EUSKAL PILOTA
Erkiaga eta Zabala finalera sailkatu dira
Jai Alai Winter Series txapelketa azken fasean sartu da, lehen sei jardunaldien ondoren, finalaurrekoetara sailkaturiko lau bikoteak ezagutzen ditugularik jadanik. A multzoan, ERKIAGA-ZABALA (7 puntu) eta OLHARAN-ETCHETO (3 puntu), eta B multzoan, GOIKOETXEA-AIMAR (5 puntu) eta BEASKOETXEA-ALDAZABAL (4 puntu).
Astelehen honetan, A Multzoan agindu duen Erkiaga-Zabala bikoteak indarrak neurtu zituen B Multzoan bigarren izan diren Beaskoetxearen eta Aldazabalen kontra.
Eta azkenean, Aritz Erkiaga eta Jon Zabala dira Jai Alai Winter Serieseko finalera sailkatu diren lehenak. Gainera, hiru partidak irabazi dituzte. 2-1 Barandika-Lekerikaren aurka, 2-0 Olharan-Etchetoren aurka, eta finalerdian, 2-1 Beaskoetxea-Aldazabalen aurka. Jai Alai Winter Seriesen galdu ez duten bakarrak dira.
Jai Alai Winter Series jaialdiaren zazpigarren emanaldirako sarrerak agortu egin ziren asteburuan. Erkiaga eta Zabala faboritoak ziren, baina partida urdinen aldeko 0-5eko emaitzarekin hasi zen. Hala ere, berehala berdindu zuten gorriek (6-6) eta jarraian ia takada batez hamabosteraino joan ziren (15-7). Zabalak set bikaina jokatu zuen eta urdinak ezinean aritu ziren.
Bigarren jokoan, dena aldatu zen baina. Urdinek Erkiaga saihestu zuten eta Zabala errebotean zokoratzea lortu zuten, hartara zulo haundia ireki zutelarik markagailuan (4-11, 6-12). Gorriek beste tanto batzuk egin zituzten abantaila murriztuz (10-13) baina garaipena ez zien ihes egin urdinei (10-15).
Berdinketa hausteko hirugarren eta azken jokoa lehiatu zuten jarraian beraz, non banako berdinketaren ondoren, Erkiaga eta Zabala aurretik jarri ziren (3-1), eta zuzenean joan ziren garaipenera, Erkiagak partida ixten asmatu zuelarik txapa gainean errebote bat jarrita (5-1).
Markagailuaren gorabeherak:
- seta: 0-5, 3-5, 3-6, 6-6, 8-6, 8-7, 15-7.
- seta: 2-0, 2-3, 3-3, 3-8, 4-8, 4-11, 6-11, 6-13, 10-13, 10-15.
- seta: 1-0, 1-1, 5-1.
Hurrengo finalerdia hilaren 14an jokatuko da, eta A Multzoan bigarren geratu den bikoteak, Olharan-Etcheto, B Multzoko bikote onena izango dute aurkari: Goikoetxea eta Aimar.
“JAI ALAI WINTER SERIES” TXAPELKETAREN EGUTEGIA
- ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
- ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
- OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7
- BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ: 15-10, 8-15 eta 3-5
- Lehen finalerdia. ERKIAGA-ZABALA vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-7, 10-15 eta 5-1.
- Martxoak 14: Bigarren finalerdia
- Martxoak 20: Finala
Ansa eta Aizpuru, nagusi San Joan jaialdian
Bederatzi hilabeteko itxieraren ostean, pasa den larunbatean bueltatu zen punta-puntako erremontea Galarretara
Plazandreak Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Mikel Inuntziagaren taldeak beste bi puntu eskuratu ditu Plazandreak saioaren bigarren jardunaldian
Plazaz Plazako jardunaldi hirukoitza
Emaitzak: Aldai-Oses 22 Etxebeste-N.Agirre 19, Aldaregia-Ruiz Larramendi 22 Etxebeste-N.Agirre 16 eta Agirre-G.Aldai 22 Arrizabalaga-Bergara 13