EUSKAL PILOTA
Erabakita gelditu dira paxaka txapelketako finalerdiak
Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako bosgarren jardunaldia, lehen faseko azkena, pasa den igandean jokatu zuten Iruritako Aranabian. Bezperan, lehen jardunalditik jokatu gabe gelditutako partida ere jokatu zenez, dagoeneko erabakita geratu dira finalerdietako norgehiagokak: Oiz eta Doneztebeko laukoteak kanpoan gelditu dira, eta beraz, baztandarren artean egongo da aurten ere txapela eskuratzeko lehia.
Lehen jardunalditik atzeratutako partida, iragan larunbatean jokatutakoa:
Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 4; Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo), 9
Bosgarren jardunaldiko emaitzak:
Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu), 9; Jon Apeztegia – Iban Santesteban – Mikel Telletxea (Doneztebe), 4
Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita), 6; Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 9
Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo), 9; Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz), 5
Bost jardunaldiak jokatuta, lehenengo faseko sailkapena honela geratu da:
1. Urtasun – E. Prim – J. Mª Maia, 13 puntu
2. O. Urrutia–A. Alunda–M. Sagaseta, 10 puntu
3. M. Iriogien–M. Mindegia–K. Itoitz, 9 puntu
4. X.Barberena – G.Etxenike – M.A. Iñarrea, 8 puntu
5. Zelaieta–L. Zelaieta –U. Zelaieta, 4 puntu
6. Apeztegia–R.Etxebeste–M.Telletxea, puntu 1
Emaitza hauen arabera beraz, datorren igandean, urtarrilaren 31n, jokatuko dituzte finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehen faseko sailkapenean lehenbizikoa izan den laukotea laugarrenaren kontra arituko da eta bigarrena hirugarrenaren kontra.
Igandeko finalerdiak, 17:00etan
Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo); Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita)
Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita); Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu)
XXI. Paxaka txapelketa
Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana eta Baztango pilotariak nahasiak izango dituzten beste lau talde.
Txapelketa 6 taldek osatuko dute beraz:
Manu Irigoyen, Mikel Mindeguia eta Kaiet Itoiz.
Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagaseta.
Xabier Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea.
Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Oitzeko taldea.
Doneztebeko taldea.
Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an izanen da.
Iazko edizioan, Irigoien-Mindegia-Salaburu txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi zuten XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Endikak 30-23 irabazi dio Barrenetxeari ligaxkako laugarren jardunaldian
Emaitza honekin, Urriza ia finalean da eta Juanenea eta Endikak jarraitzeko nahikoa dute puntua ez galtzea beraien arteko partiduan
Larunbatean hasiko da II. San Migel Xare Irekia
Xare modalitateko pilotari onenek parte hartuko dute irailaren 5ean hasi eta urriaren 3an amaituko den lehiaketan
Urriza finaletik gertuago, Juaneneari irabazita
Juaneneari 30-20 irabazi ondoren, azken partiduan 24 tantu egitearekin nahikoa zaio finalera zuzenean sailkatzeko