EUSKAL PILOTA
Erabaki dira XXI. Paxaka txapelketako finalistak
Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako finalerdiak jokatu zituzten pasa den igandean, urtarrilak 31n, Iruritako Aranabia pilotalekuan. Bi partidak zeharo ezberdinak izan ziren, baina biak ere lehiatuak eta borrokatuak. Irabazleek final nagusia eta galtzaileek hirugarren posturako lehia jokoan izango dituzte otsailaren 7an Iruritako Aranabian. Urtasun, Prim eta Maiak, Irigoien Mindegia eta Itoitzen kontra jokatuko dute partida nagusia eta Barberenak, Etxenikek eta Iñarreak, Oskar Urrutia, Alunda eta Sagasetaren kontra arituko dira hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehian.
Finalerdietako aurreneko partidan, Gorka Urtasunek (Irurita), Egoitz Primek (Irurita) eta Juan Mari Maiak (Elizondo) 9-4 irabazi zieten Iruritako Xabi Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarreari. Oso partida luzea (ordu eta erdi pasatua) eta borrokatua izan zen, azken bi jokoak izan ezik (2-0, 2-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 9-4). Bi taldeek partida oso taktikoa jokatu zuten, uneoro hutsegiteak ekiditea lehentasuna izanda eta soilik azken txanpan argitu zen norgehiagoka.
Bigarren finalerdian berriz, Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu) 9-7 irabazi zieten Oskar Urrutia (Irurita), Aritz Alunda (Arraioz) eta Mikel Sagasetari (Irurita). Lehenbizikoa baino laburragoa (ordubete eta hogei minutu) eta biziagoa izan zen, bi taldeek beren jokoa erasora egin zutelako. Zazpinako berdinketaren ondoren, azken bi jokoetan emozioa ez zen falta izan (2-0, 2-1, 3-1, 3-4, 7-4, 7-7, 9-7).
Hartara, otsailaren 7an jokatuko dituzte Iruritako Aranabian txapelketa honetako azken partidak. Lehenik, igandean 17:00etan hirugarren posturako lehia jokatuko dute Iruritako Xabi Barberenak, Guillermo Etxenikek eta Miguel Angel Iñarreak, Iruritako Oskar Urrutia, Arraiozko Aritz Alunda eta Iruritako Mikel Sagasetaren kontra.
Final nagusian, Iruritako Gorka Urtasun eta Egoitz Prim eta Elizondoko Juan Mari Maia, Erratzuko Manu Irigoien, Arraiozko Mikel Mindegia eta Erratzuko Kaiet Itoitzen kontra ariko dira.
XXI. Paxaka txapelketa
Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana eta Baztango pilotariak nahasiak izango dituzten beste lau talde.
Txapelketa 6 taldek osatuko dute beraz:
Manu Irigoyen, Mikel Mindeguia eta Kaiet Itoiz.
Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagaseta.
Xabier Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea.
Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Oitzeko taldea.
Doneztebeko taldea.
Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an izanen da.
Iazko edizioan, Irigoien-Mindegia-Salaburu txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi zuten XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Abian da Galarretaren 50. urteurreneko Erremonte Txapelketa
Juanenea-Endikak eta Ansa II-Larrañagak nahiko erraz gainditu zituzten Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Galeano ahizpak, finalera
Pilota goxoko zein mistoko finalak datorren igandean, ekainak 28, lehiatuko dira Irungo Urantzu pilotalekuan
Hastear da Galarretaren urteurrenaren Txapelketa
Lau bikote arituko dira nor baino nor 35 tantora lehiatutako partidetan eta finala uztailaren 18an izango da