EUSKAL PILOTA
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Asteburuko euri jasen ostean, ateri zela jokatu du Zubietak txapelketako lehen neurketa, Kapito Harri Ustaritzeko taldeari 13-12 irabazi diolarik
Martxan da 57. Enrique Abril errebote txapelketa iragan asteburutik. Zubietarrak ikusteko ordea orainarte itxoin behar izan dugu, izan ere, aurreko astebururako aurreikusia zegoen partida bertan behera geratu ostean, igande honetan, hilaren 27an, goizeko 9:00etan jokatu dute estreinako neurketa Kapito Harri taldekoekin, etxean, Zubietako errebote plazan, garaipena eskuratu dutelarik.
57. Enrique Abril Errebote Txapelketa irailaren 20an hasi zen eta orainarte izandako emaitzak honakoak dira:
Irailak 20, igandea
Noizbait 1 1-13 Luzean
Txost 13-5 Behar Zana
Sarako Izarra 0-13 Kapito Harri
Zubieta 13-0 Noizbait2
Irailak 27, igandea
Zubieta 13-12 Kapito Harri Zubietako plazan.
09:00 Noizbait 2-Sarako Izarra Villabonako plazan.
11:00 Txost-Luzean Oiartzungo plazan.
11:00 Behar Zana-Noizbait 1 Villabonako plazan.
Datozen neurketak
Urriak 4, igandea
A Multzoa
11:00 Luzean-Behar Zana Villabonako plazan.
11:00 Noizbait 1-Txost Oiartzungo plazan.
B Multzoa
09:00 Kapito Harri-Noizbait2 Villabonako plazan.
11:00 Sarako Izarra-Zubieta Zubietako plazan.
Zortzi lehiakide izango ditu aurtengo edizioak. Tartean iaz txapeldun amaitu zuen Zubieta, Gipuzkoako Villabona eta Oiartzungo taldeekin batera. Gainerako bost lehiakideak lapurtarrak izango dira.
Txapelketaren lehen fasea urriaren 18ra arte luzatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek, beti ere eguraldiak baimentzen badie. Itzuli bakarreko ligaxkako neurketa guztiak Gipuzkoan ospatuko dira. Finalerdien osteko final handia ere bai. Segidan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak txapelketa honi buruz plazaratu dituen xehetasunen berri.
57. ENRIQUE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Parte hartzaileak:
A MULTZOA
Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
B MULTZOA
Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)
Endikak 30-23 irabazi dio Barrenetxeari ligaxkako laugarren jardunaldian
Emaitza honekin, Urriza ia finalean da eta Juanenea eta Endikak jarraitzeko nahikoa dute puntua ez galtzea beraien arteko partiduan
Larunbatean hasiko da II. San Migel Xare Irekia
Xare modalitateko pilotari onenek parte hartuko dute irailaren 5ean hasi eta urriaren 3an amaituko den lehiaketan
Urriza finaletik gertuago, Juaneneari irabazita
Juaneneari 30-20 irabazi ondoren, azken partiduan 24 tantu egitearekin nahikoa zaio finalera zuzenean sailkatzeko