EUSKAL PILOTA
Eneko Maizek irabazi du 2020ko E.H-ko lau eta erdiko Elite txapelketako lehen finalaurdena
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Laudio Udala eta Herriaren pilota Elkartearekin batera antolatzen duen 4 1/2-ko Elite txapelketa, pasa den ostiralean, abenduak 18, hasi zen Aretan, aurreneko finalaurdena jokatuta: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana).
Eneko Maizek Aurrekoetxeari irabazi zion 22-14, Laudioko Aretako frontoian 19:30etan hasitako norgehiagokan.
2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketako gainontzeko finalaurdenetako partiduak honakoak izango dira:
Bigarren final-laurdena: 2021/01/08 Espinal (Uharte) vs Ibañez (Zaramaga).
Hirugarren final-laurdena: 2021/01/15 Karregal (Adiskide) vs Ongay (Irurtzun).
Laugarren final-laurdena: 2021/01/22 J. Alberdi (Tolosa) vs A. Etxebarria (Lemoa).
Ondoren, finalerdien txanda izango da:
Lehenengo finalerdia: 2021/01/29. 1. final-laurdeneko irabazlea vs 2. final-laurdeneko irabazlearen aurka.
Bigarren finalerdia: 2021/02/05 3. final-laurdeneko irabazlea vs 4. final-laurdeneko irabazlearen aurka.
Egoera normalean azaroan zehar jokatzen den Eliteko txapelketa hau abenduan jokatzen hasi eta arazorik baldin ez badago otsailaren 12an bukatuko da, egun horretan final haundia jokatuko delarik.
Aurtengo txapelketan 8 pilotarik parte hartuko dute eta kopa sistemako formatuan jokatuko dute. COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz, momentu honetan, txapelketa ikuslerik gabe jokatu beharko da, baina Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetan, streaming bidez ikusteko aukera egongo da eta finala ETBtik emango da.
Txapelketa honetan parte hartzeko irizpideak 2019ko azaroaren 30an ospatutako Batzar Orokorrean onartu ziren:
-4 pilotari: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioek antolatzen dituzten aurreko denboraldiko 4 ½ txapelketetako txapeldunak. Federazioren batek txapelketa antolatzen ez badu bere lurraldeko pilotari bat hautatu beharko du lurraldeko ordezkari gisa.
-2 pilotari: aurreko denboraldiko ezker paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak.
-2 pilotari: irizpide teknikoz.
Binakako Erremonte Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Juanenea-Larrañagak erreakzionatu dute eta Ansak eta Aizpuruk galdu gabe jarraitzen dute
Beaskoetxea eta Del Rio, Donostia Gran Slam-eko txapeldunak
Finalean, Hormaetxea eta Manzisidorri 15-9 eta 15-12 irabazita
Donostiako Grand Slam zesta-punta txapelketako finalerdiak jokatu dira
Finalerdien irabazleek, Beaskoetxea-Del Rio eta Hormaetxea-Mancisidor, txapelketako finala jokatuko dute abenduaren 4an, 18:00tatik aurrera