MENDI LASTERKETAK
Eneko Llanos eta Enara Oronoz garaile Aiarako Mendi Duatloian
Aiarako Mendi Duatloiko 9. edizioa ospatu zen pasa den larunbatean Arespalditzan, 100 kirolari baino gehiagok hartu zutelarik parte Iñaki Isasi taldeak antolatutako proban, eguraldia lagun.
Lasterketak hiru zati zituen: lehenik eta behin, 6,18 kilometro egin zituzten korrika, 192 metroko desnibelarekin. Gero, beste 15,3 kilometroko ibilbidea txirrindulaz, kasu horretan 334 metroko desnibela gaindituta, eta azkenik, 1,5 kilometroko lasterketa , 56 metroko desnibelarekin.
16:15ean Arespalditzako herrigunetik atera zen lasterketa eta azkenean Eneko Llanos eta Enara Oronoz izan ziren helmugaratzen azkarrena.
Gizonezkoetan, Eneko Llanos Nurguera nagusitu zen, ordubete eta hemeretzi minututan osatu zuelarik zirkuitua. Atzetik, estu jarraitu zion Iñaki Isasik. Aiararrak 14 segundo beranduago gurutzatu zuen helmuga, bigarren postuan. Josu Urrestarazuk osatu zuen podiuma, 1:21 denborarekin.
Emakumezkoetan berriz, Ciclos Yurrebaso taldeko Enara Oronoz izan zen azkarrena, ibilbidea 1:39ko denboran osatuta. Bigarren Monica Carrascosa izan zen 1:53:44ko denborarekin eta hirugarren Ainara Pequeño (1:54:57).
Errelebokako proban azkenik, Iñaki Carro eta Koldo Etxebarria osatutako bikotea izan zen garailea, orotara 23 bikotek hartu zutelarik parte lasterketan.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 ENEKO LLANOS BURGUERA 1:19:05
2 IÑAKI ISASI FLORES AIARAMENDIKORRIKALARIAK 1:19:19
3 JOSU URRESTARAZU GARCIA 1:21:31
4 ENEKO GURRUTXAGA UGARTE GALARREGI‐GALDARATZ 1:22:15
5 ALEXANDER ORDEÑANA ETXEBARRIA BASABIKES 1:22:43
Emakumezkoak
1 ENARA ORONOZ CICLOS YURREBASO 1:39:56
2 MONICA CARRASCOSA GARCIA SESTAO TRIATLOIA TALDEA 1:53:44
3 AINARA PEQUEÑO URANGA ZTT 1:54:57
4 AINHOA USANDIZAGA ZUBIAURRE 1:59:02 54
5 ZURIÑE FRUTOS GUTIERREZ 2:10:38
Erreleboka
1 IÑAKI / KOLDO CARRO MEABE / ETXEBARRIA GOMEZ 1:17:49
2 JOSU / IBAI GALVEZ CALERO / ORMAETXEA EZPELETA GAIKAR TEAM 1:20:17
3 PEIO / EKAIN ALDAMA ALBENIZ / USATEGUI MUGURUZA 1:23:23
4 JOSEBA / UNAI AGUIRRE LANDA / UNZAGA 1:24:38
5 ANDER / NATXO URRUELA GUILLEN / DIAZ URKITZA ALDAPA CYCLE STORE 1:28:38
Maddi Marquet eta Ander Garcia garaile Lekeitioko Triatloian
Aitana Abalosek eta Claudia Martinezek osatu zuten emakumeen podiuma eta Joanes Goitisolok eta Ruben Ruzafak gizonezkoena
Arrate Mintegi eta Urko Herran nagusi Gasteiz Duatloian
Proba herrikoian berriz, Pablo Alvarez eta Andrea Larrañaga izan ziren irabazleak
Isaac Nader eta Esther Guerrero nagusi Berangoko Nazioarteko Milia lasterketan
Larunbatean lehiatu zen XXXIII. Berangoko nazioarteko Milian Tokion egondako 16 atleta olinpiko bildu ziren