EUSKAL PILOTA
Endika finalera sailkatu da Juanenea gaindituta
Endika Urrutia erremontista saldiastarra finaletik gertu geratu izan da beti, baina orain arte ez zuen inoiz Kutxabank Tornoko finalerako sailkapena lortu. 23-30 irabazi zion larunbatean Aritz Juaneneari finalaurrekoan eta emaitza honekin datorren larunbatean Urrizaren aurka jokatuko du erremontearen final haundia.
Dirua Endikaren alde atera zen nabarmen hasieran baina hala ere partidua gogorra eta parekatua izan zen. 20-19ra arte Juanenea joan zen aurretik, baina Saldiasko atzelariak indar gehiagorekin amaitu zuen eta markagailuari buelta ematea lortu zuen. 20-19tik 20-25era pasatu ziren, 0-6ko partizialarekin eta abantaila hori erabakiorra izan zen azkenean.
Amaieran Juanenea itzaliago egon zen jokoan eta ordura arte erakutsitako sendotasun hori desagertu zitzaion, Endikak aldiz bere esperientzia baliatu zuelarik garaipena eskuratzeko.
Partidua aurretik hasi zuen 3-7, baina 6-0ko partzialarekin 9-7 jarri zen atzetik. Hortik aurrera, markagailua berdindua joan zen Saldiasko aurrelariaren abantaila txikiekin. Juanenearen abantaila nagusiena bi tantokoa izan zen: 13-11, 14-12, 15-13, 16-14 eta 18-16, markagailua puskatzea lortu gabe ordea. Endikak ongi eutsi zion bere momenturik zailenetan eta etekina ateratzea lortu zuen. Juaneneak txapelketa bikaina egin du, baina ezin izan du azkenean finalera sailkatu.
Piloteoan berdintasun haundia egon zen eta defentsa sendoa erakutsi zuten bi pilotariek, jokaldi ikusgarriak ere eskaini zituztelarik. Sakea ez zen erabakiorra izan, eta ez batak ez besteak ez zuten min askorik egin. Esan daiteke, piloteoa nagusitu zela finalerdian.
Endikak peloteoan 20 tanto egin zituen eta Juaneneak 15. Sakearekin ere Endikak tanto gehiago egin zituen, bost eta hiru aurkariak. Akatsak ere gehiago egin zituen irabazleak: sei guztira eta Juaneneak bi.
Galarretan giro ezin hobea sumatu zen, izan ere, jendetza gerturatu zen bi pilotariak animatzera.
Irailaren 19ko partiden emaitzak:
- Zubiri 7 / Segurola 20
- Juanenea 23 / Endika 30
- Ansa II.a-Barrenetxea IV.a 40 / Urriza-Larrañaga 34
Hurrengo partidak, irailaren 26an:
- Etxarri-Labaka vs Urrutia II.a-Zubiri
- Urriza vs Endika
- Juanenea-Barrenetxea IV.a vs Goikoetxea V.a-Ansa II.a-Larrañaga
Buruz Buruko Txapelketa
Finalaurdenetako fasea, Juanenea, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an, ostegunean, hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera pasako da eta gainontzekoak kanporatuak izango dira.
Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira, eta laugarren geratzen dena txapelketatik at geratuko da. Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak.
Finalerako bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da irailaren 26an jokatuko den finalean. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Partida guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligaxketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu batuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra lortuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik behera puntu bat kenduko da sailkapenean.
Ansa II.a eta Martirena finalerdietara sailkatu dira
Ostegunean jokaturiko lehian, 33-40 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxeari
Zesta-puntako Banakako Txapelketa abenduaren 3an hasiko da
Aurten, hamalau pilotarik parte hartuko dute Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko den txapelketan
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da