EUSKAL PILOTA

Emakumezkoen XII. Paleta Txapelketako jardunaldia jokatu da

by | 2020/07/17

Argazkiak: Zarauzko Hitza

Asteartean hasi zen Emakumezkoen XII. Paleta Txapelketa, Zarauzko Frontoi Txikin, Aizpuru-Iruretagoiena eta Iraola-Manterola bikoteak sailkatu zirelarik finalerdietara.

Dozenaka lagun bildu ziren Frontoi Txikin, distantzia mantenduta eta musukoarekin, Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolatutako emakumezkoen XII. Paleta Txapelketaren lehen jardunaldian.

Bi partida jokatu ziren 18:30etik hasita, 30 tantora. Aurrenekoan, Mireia Aizpuru eta Jone Iruretagoiena erraz nagusitu ziren June Agirrezabalaga eta Leire Merketegiren aurka, 7-30. Ondoren, Saioa Iraola eta Maialen Manterolak 19-30 irabazi zieten Karmele Martinez eta Jone Azkoagari.

Bi bikote irabazleek datorren astean jokatuko dute elkarren aurka, finalerditan. Aurrez, ostegunean, beste bi final laurden jokatuko dira. Finala uztailaren 23an izango da, Frontoi Txikin.

Iazko edizioa

2019an jokatu zen Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketako finalean Alaitz Tejedor eta Maitane Sarobe hernaniarrak 30-14 gailendu ziren Mirari Arzallus eta Amaia Aizpuru azkoitiarren aurka

Uztailaren 9an ekin zioten Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketari, eta uztailean bertan amaitu zuten lehiaketa hiru partida ezberdinekin: esku pilota partida berezi bat, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta finala.

Jende andana bildu zen Frontoi Txikin emakumezkoen pilota eta paleta partiduez gozatzeko. Lehen partidan, esku pilotakoan, Zubizarreta eta Barroka bergararrak nagusitu ziren Agirre eta Zubizarretaren aurka, 18 eta 13, eta jarraian, Paredes eta Etxabek 22 eta 30 galdu zuten Iraola eta Manterolaren kontra. Ondoren, finalean, Alaitz Tejedor eta Maitane Sarobe erraz nagusitu ziren  Arzallus eta Aizpururen aurka (30-14).

Bera Berak agur esan dio Europari

Bera Berak agur esan dio Europari

27na berdindu zuten joaneko partidan, baina itzulekoan Bera Berak ezin izan dio irabazi HC Zvezda Errusiako taldeari (29-24)