TENIS
Emakumezkoen World Tennis Gasteiz Hiria Txapelketa bertan behera
Emakumezkoen World Tennis Tour Vitoria-Gasteiz Hiria Txapelketako bigarren edizioa ez egitea adostu du elkarte antolatzaileak
Euskadiko teniseko egutegiak bere hitzordu garrantzitsuenak galtzen jarraitzen du koronabirusaren pandemia hasi zenetik. Duela astebete, urtero Bizkaian lehiatzen diren bi nazioarteko txapelketak geratu ziren bertan behera, Bakioko zein Getxoko Kiroleta Openak, hain zuzen.
Oraingoan, Gasteizen lehiatzen den Emakumezkoen World Tennis txapelketari heldu zaio bere ordua, eta nahiz eta uztailaren erdialdean jokatzekoa zen, antolakuntzak ez du bere erabakia gehiago luzatu nahi izan eta aurtengo edizioa ez jokatzea erabaki du.
Honako ezeztapenarekin, Euskadi mailan geratzen den nazioarteko tenis lehiaketa bakarra Donostiako ITF World Tennis Tour Txapelketa da, abuztuaren azkeneko astean jokatzekoa dena.
Esan bezala, ekainerako aurreikusita zegoen Emakumezkoen World Tennis Tour Vitoria-Gasteiz Hiria Txapelketa bertan behera uztea erabaki berri du La Peña Vitoriana elkarteak.
Honakoa txapelketaren bigarren edizioa izan behar zuen, izan ere, iaz lehiatu zen aurrenekoz oso emaitza politekin, 20 herrialdeetako 100 jokalari baino gehiagok parte hartu zutelarik.
Aurten gainera, aurrerapausua eman eta kategoriaz igo behar zuen, 2019an ITF 25.000 maila zegokion (rankineko 200. eta 700. postuen artean dauden tenislarientzako txapelketa) eta 2020an ITF 60.000 kategoriara urratsa eman behar zuten, lehiatuko ziren tenislarien maila ere hobea izango zelarik, tartean iazko irabazlea Cristina Brucsa eta Lara Arruabarrena gipuzkoarra (munduko rankinean 149. postuan dagoena).
Peña Vitoriana elkarteko zuzendaritzak arduratsuak izatea lehenetsi du eta osasuna ororen gainetik jarriz tenis txapelketa aurten ez jokatzea adostu du, hori bai, datorren urtean berriro antolatzeko asmo irmoa erakutsi dute.
Iazko edizioan, Cristina Bucsak moldavian jaiotako tenislaria nagusitu zen, finalean Shalimar Talbi bielorrusiarrari 6-0 eta 6-4 irabazita.
Hasiera eman zaio mendi lasterketen 2020ko Rankingari
Kalamuako jaitsieran Mikel Zabalegi eta Irune Ruiz de Gauna nagusitu ziren larunbateko lasterketan
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proba nagusia eta Junior Traila. Kilometro bertikala, aldiz, maiatzaren 22an.
Worku eta Obiri irabazle Elgoibarko krosean
Afrikarrak nagusi, gizonezkoetan Worku etiopiarrak ezustekoa emanda eta emakumezkoetan Obiri keniarrak espero zen garaipena erdietsita