EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen pilotako lehen Nafarroako Foru Komunitatea txapelketa aurkeztu dute
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Rebeka Esnaola, Nafarroako Kultura eta Kirol kontseilariak, emakumezkoen pilotako lehen Nafarroako Foru Komunitatea txapelketa aurkeztu zuen pasa den ostegunetan Nafarroako Kirol Institutuaren prentsa aretoan, goizeko 11.00etatik aurrera. Rebeka Esnaola kontseilariaz gain, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi pilotariak, Nafarroako Federazioko Jon Oyarzun eta Emakume Master Cupeko Jose Manuel Fuentes egon ziren.
Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketaren lehen edizioa, erraietara itzultzea moduko bat izango da Emakume Master Cupentzat, izan ere, bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat berreskuratuko baitu lehiaketak, bere izaera irekia eta parte-hartzailea alegia. Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin Nafarroako Gobernuak bultzatutako txapelketa honetan, nahi duten pilotari guztiek parte hartu ahal izango dute parte, hau da, inskripzio libreko txapelketa bat izango da, non pilotari federatuak zein federatu gabekoak parte hartu ahalko duten.
Baina, era berean, etorkizunera begirako urrats bat ere izango du Nafarroan jokatuko den lehiaketa honek, izan ere, eskuzko lehiaketez gain (binaka pilota goxoarekin eta mistoarekin), lehen aldiz paleta gomazko lehiaketa bat ere jokatuko da. Honek are gehiago zabalduko du parte hartzaile potentzialen kopurua, asko baitira modalitate honetan jokatzen duten emakumeak.
Parte hartu nahi duten pilotari guztiek www.emakumemastercup.com webgunean eman behar dute izena, apirilaren 9tik 25era bitartean. Finalak ETB-1ek eta Navarra Televisionek zuzenean eskainiko dituzte.
Emakume Master Cupeko arduraduna den José Manuel Fuentesek adierazi zuenez, Nafarroako hainbat pilotalekutan jokatuko da txapelketa, baina egutegia zein partiduen egoitzak izen-ematearen datuak jakiten dituztenean argituko dira.
Pou anaiek ibilbide berria kateatu dute Peruko Andeetan
¡Viva Perú Carajo! izenarekin bataiatu dute, Andeetako herrialdean bizitako garai onak omentzeko
Urriza-Aizpuru III.a eta Loitegi-Zubiri garaile
Urriza-Aizpuru III.ak Ansa II-Labakari 30-29 irabazi zieten San Fermin Torneoko A finalean eta Loitegi-Zubirik 30-21 Urrutia II-Martirenari B finalean
Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzulia hasi da
Berriz ere buruz buruko partidei esker, lidergoa sendotu du Mikel Inuntziagaren taldeak