EUSKAL PILOTA

Emakumezkoen pilotako II. Nafarroako txapelketa igandean hasi zen Antsoainen

2022/04/26

Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa erreferentzia bihurtzen ari da emakumezkoen pilotaren udaberriko egutegiaren barruan, eta eskuari dagokionez, igande honetan, apirilaren 24an, hasi da txapelketa Antsoainen, partida politekin eta giro onenarekin.

Lau t ‘erdiko pilota mistoko partiduen artean, Leire Galeanoren lanak aipamen berezia merezi du, indar handiko pilotari gaztea baita eta bere eguneroko jokoan bilakaera handia erakutsi baitu. Galeanok 18-4 irabazi zion Amaia Arrastiari eta bigarren lehian Aizane Ibarrola emaitza berberarekin nagusitu zen Janire Sotilen aurrean.

Binakako elite mistoko partidak bi zati oso ezberdin izan zituen, azkenean Maddi Barrokalek eta Nora Mendizabalek 22-14 irabazi zietelarik Andrea Capellani eta Madalen Etxegarairi. Lehen zatia oso parekatua izan zen 13nako berdinketara arte. Une horretan, Maddi Barrokalek aldea markatu zuen aurreko koadroetatik, sakea pisuzko argudiotzat hartuta. Nora Mendizabal ere oso seguru agertu zen atzean eta garaipena haien alde erori zen.

Senior mailan pilota goxuarekin jokatzen den binakako triangeluar baterako ere tartea egon zen. Bertan, Miren Olondo eta Amaia Zarrabeitia izan ziren hurrengo faserako txartela lortu dutenak.

Nafarroako Foru Komunitatea torneoa

  • Igandea, 2022-04-24 Ordua: 11:30 Antsoaingo pilotalekua

EMAITZAK

Lehenengo partida, eskuz banaka 4 ½ pilota mistoa gazteak

Leire Galeano 18  Amaia Arrastia 4

Bigarren partida, eskuz banaka 4 ½ pilota mistoa gazteak

Aizane Ibarrola 18  Janire Sotil 4

Hirugarren partida, eskuz binaka pilota mistoa elite

Andrea Capellán eta Madalen Etxegarai 14  Maddi Barrokal eta Nora Mendizabal 22

Triangularreko bikote sailkatuak, eskuz binaka pilota goxua senior

Miren Olondo eta Amaia Zarrabeitia

Hurrengo jardunaldiak Elizondon (apirilak 30), Arbizun (maiatzak 7), Atarrabian (maiatzak 15), Vianan (maiatzak 21) eta Lizarran (maiatzak 25) jokatuko dira eta ekainaren 5ean amaituko da txapelketa Nafarroa Arenan.

Esku-huskako txapelketa bukatu ondoren, paleta gomazko txapelketa hasiko da, ekainaren 11n Lekunberrin finalerdiak lehiatuko direlarik eta ekainaren 19an berriz, Altsasun, finalen txanda izango delarik, Burunda frontoi birmoldatuan.

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)