EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen pilotako II. Nafarroako txapelketa igandean hasi zen Antsoainen
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa erreferentzia bihurtzen ari da emakumezkoen pilotaren udaberriko egutegiaren barruan, eta eskuari dagokionez, igande honetan, apirilaren 24an, hasi da txapelketa Antsoainen, partida politekin eta giro onenarekin.
Lau t ‘erdiko pilota mistoko partiduen artean, Leire Galeanoren lanak aipamen berezia merezi du, indar handiko pilotari gaztea baita eta bere eguneroko jokoan bilakaera handia erakutsi baitu. Galeanok 18-4 irabazi zion Amaia Arrastiari eta bigarren lehian Aizane Ibarrola emaitza berberarekin nagusitu zen Janire Sotilen aurrean.
Binakako elite mistoko partidak bi zati oso ezberdin izan zituen, azkenean Maddi Barrokalek eta Nora Mendizabalek 22-14 irabazi zietelarik Andrea Capellani eta Madalen Etxegarairi. Lehen zatia oso parekatua izan zen 13nako berdinketara arte. Une horretan, Maddi Barrokalek aldea markatu zuen aurreko koadroetatik, sakea pisuzko argudiotzat hartuta. Nora Mendizabal ere oso seguru agertu zen atzean eta garaipena haien alde erori zen.
Senior mailan pilota goxuarekin jokatzen den binakako triangeluar baterako ere tartea egon zen. Bertan, Miren Olondo eta Amaia Zarrabeitia izan ziren hurrengo faserako txartela lortu dutenak.
Nafarroako Foru Komunitatea torneoa
- Igandea, 2022-04-24 Ordua: 11:30 Antsoaingo pilotalekua
EMAITZAK
Lehenengo partida, eskuz banaka 4 ½ pilota mistoa gazteak
Leire Galeano 18 Amaia Arrastia 4
Bigarren partida, eskuz banaka 4 ½ pilota mistoa gazteak
Aizane Ibarrola 18 Janire Sotil 4
Hirugarren partida, eskuz binaka pilota mistoa elite
Andrea Capellán eta Madalen Etxegarai 14 Maddi Barrokal eta Nora Mendizabal 22
Triangularreko bikote sailkatuak, eskuz binaka pilota goxua senior
Miren Olondo eta Amaia Zarrabeitia
Hurrengo jardunaldiak Elizondon (apirilak 30), Arbizun (maiatzak 7), Atarrabian (maiatzak 15), Vianan (maiatzak 21) eta Lizarran (maiatzak 25) jokatuko dira eta ekainaren 5ean amaituko da txapelketa Nafarroa Arenan.
Esku-huskako txapelketa bukatu ondoren, paleta gomazko txapelketa hasiko da, ekainaren 11n Lekunberrin finalerdiak lehiatuko direlarik eta ekainaren 19an berriz, Altsasun, finalen txanda izango delarik, Burunda frontoi birmoldatuan.
Abian da 4 1/2ko Eskuz banakako Emakume Master CUP txapelketa
Pasa den igandean eman zitzaion hasiera txapelketari, Larrabetzun, Santurtzin eta Zaragozan jokatutako aurrekanporaketekin
Bizkaia 2 taldeak irabazi du Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa
Bosgarren edizio honetako finalean, Bizkaia 1 taldeari erraz nagusituta (12-2)
Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi dute Grand Slam txapelketa
Finalean Beaskoetxea eta Lopez bikoteari 14-15, 15-8 eta 5-3 irabazita