EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen paleta gomazko Orozko Kup txapelketa aurkeztu dute
Pasa den astelehenean, abuztuaren 30ean, Orozkon aurkeztu zen II Orozko Kup 2021 txapelketa Herriko frontoian, bertan txapelketaren nondik norakoak zehaztu eta jarraian bikoteen zozketa burutu zelarik.
Paleta gomaz jokatuko den txapelketa izango da eta Euskal Herriko neskatoen gomazko paleta jokalaririk onenetarikoak parte hartuko dute, iraila eta urriko asteburuetako 4 jardunaldietan gauzatuko den lehiaketan.
Emakume Pilotarien Gomazko Paleta Txapelketa honek hiru helburu nagusi ditu: emakume pilotarientzako mailako txapelketa antolatzea, hainbat herrialdeetako emakume pilotarien arteko elkartze eta erlazio puntu berri bat sendotzea eta emakumeen euskal paletari bere lekua duela erakustea.
Orozkoko pilota klubak laguntza eskatu zion Emakume Pilotarien Elkarteari txapelketa hau modu txukun eta arduratsuan antolatzeko. Horrela bada, udal ordezkariekin batera, EPEko kideak ere izan ziren aurkezpenean. Gainera, EPEko hainbat palistek, 1.mailako jokalariak den denak, parte hartuko dute txapelketa horretan.
Txapelketa honen lehenengo edizioa 2019an jokatu zen. 6 bikotek parte hartu zuten, eta irabazleak Joane Maiz eta Olatz Zulaika izan ziren, finalean Naia Ugarriza eta Udane Iturbe mendean hartu ondoren.
2020an aldiz, tamalez bertan behera geratu zen txapelketa, COVID19 gaitzak eragindako pandemia zela eta. Orozkoko Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkarteak azaldu zuenez, aurtengo edizioan, duela bi urte izandako giroa eta partidu maila altua izatea espero dute antolatzaileek.
Zortzi bikotek jokatuko dute 2021eko txapelketa, eta EPEko aditu talde batek bikote orekatuak sortzeko ahaleginak egin ditu, ahalik eta txapelketarik borrokatuena eta entretenituena izan dadin. Honakoak dira zortzi bikoteak, eta zozketaren arabera erabakitako partiduak:
Aroa Torres – Leire Etxaniz // Leire Galdos – Andere Canales
Maite Lejonagoitia – Ane Aldama / /Naroa Saez – Maider Mendizabal
Udane Iturbe – Miriam Arrillaga // Olatz Zulaika – Ane Villanueva
Uxue Agirresarobe – Irati Saez // Irati Igoa – Nerea Isusi
Oriamendi Torneoa gaur hasiko da bi partidurekin
Ostegun honetan hasiko den txapelketan guztira sei bikotek hartuko dute parte
Aurtengo Palako Banakako Txapelketa aurkeztu dute
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi izango dira
2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa azken txanpan sartu da
Datorren ostiralean lehiatuko da aurreneko finalaurrekoa, Maiz (Behar Zana) eta Espinal (Uharte) arituko direlarik elkarren aurka