SASKIBALOIA
Emakumezkoen Euskal Kopa abian da
Emakumezkoen Euskal Kopa irailaren 3tik 5era arte lehiatuko da Durangon
Denboraldiko lehen torneo ofiziala ostegun honetan abiatuko da finalerdiak jokatuta, eta irailaren 5ean izango da finala Durangoko Landako kiroldegian, bertan erabakiko delarik Emakumezkoen Euskal Kopako txapela nork jantziko duen.
Lehen mailako lau taldek jokatuko dute denboraldiko lehenengo txapelketa ofiziala irailaren 3-5 bitartean: Araski, Lointek Gernika, IDK eta Tarbes. 2020ko Emakumezkoen Euskal Kopak berritasun bat dakar, izan ere, Endesa Ligako hiru taldeez aparte, Tarbes Gespe Bigorre talde frantziarra lehiatuko da aurten kopan, estrainekoz.
Hauxe da 2020ko Emakumezkoen Euskal Kopako programa:
Irailaren 3an, osteguna, jokatuko dira finalaurrekoak, ikuslerik gabe.
16:30 IDK Euskotren – Kutxabank Araski
20:00 Lointek Gernika Bizkaia – Tarbes Gespe Bigorre
Finala larunbatean izango da, irailak 5, 12:00etan
12:00 Finala (Euskal Telebistak zuzenean emango du)
18:00 Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida
Finaleko partidu honetan, jokalariek publikoaren berotasuna izango dute, izan ere, 291 zalerentzako irekiko da Landakoko kantxa, aforoaren %60a beteko delarik beraz.
Hortaz aparte, neurri zorrotzak hartuko dira uneoro, maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta eserlekuei dagokienez ere neurri bereziak ezarriko dira, eserlekuak binaka banatuak egongo direlarik. Orokorrean bi eserleku hoiek persona bakarrentzako izango dira segurtasun neurriak mantentzeko, baina bi persona elkarrekin esertzeko aukera egongo da baldin eta bizikidetza-unitate berekoak badira.
Sarrera horiek online bidez erresberbatu beharko dira federazioaren webgunean, ostegunean bertan, 22:00etan.
Kirol arloari dagokionez, gogoratu beharra dago Kutxabank Araskik eskuratu dituela azken hiru Euskal Kopak, Galdakaoko Urreta eta Durangoko Landako kiroldegietan jokatutakoak, Lointek Gernikari irabazi ostean.
Jai Alai Winter Series zesta-punta lehiaketa aurkeztu dute
Miamin apurtutako ametsa, Euskal Herian berreskuratzeko saiakera abian jarri du EITB komunikazio taldeak
Lointek Gernikak agur esan dio Europari
Kanporaketako bueltako partidan CBK Mersinen aurka 69-40 galdu ostean
Ipar Euskal Herriko saskibaloi jokalari onenak, Euskal Star Game ekimenean
Nesken sailean kostaldekoek irabazi dute txapelketa eta mutilenean barnekaldeko taldeak