EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen eskuz binakako txapelketa berria abian jarri dute
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Binakako Txapelketa malgu batek hartuko du bertan behera geratu den Lau eta Erdiko LABORAL KUTXA Emakume Master Cup txapelketaren lekua
Hasi baino ez zen egin lau eta erdiko Emakumeen Master CUP txapelketa eta halabeharrez bertan behera utzi behar izan zuten tamalez. Urriaren 17 eta 18an jokatu ziren aurrekanporaketak Larrabetzun eta Zaragozan hurrengo asteburuan beste kanporaketa batzuk jokatzekoak ziren baina pilotari naparrak eta errioxarrak lurralde konfinamendua zutenez eta bestelako pilotarien artean bakarren batzuk ere etxean konfinatuak zeudenez, banakako kanporaketa hoiek ezin izan ziren jokatu.
Egoera honetan, hemendik aurrera eskuz binakako txapelketa malgu berri bat egitea da antolatzaileen asmoa, baina astean zehar ematen den osasun egoeraren bilakaeraren arabera hartuko dira azken erabakiak. Alternatiba gisa pentsatua den binakako txapelketa flexible hau, pilotariei jokatzeko aukera ematean eta programatzean datza, baina programatzen den momentuan jakitea pilotari hoiek jokatu ahalko duten edo ez. Jada asteburu honetarako iragarriak zituztenen artean badago pilotari bat konfinatua dagoena eta bere ordez ordezko bat sartu beharko dute.
Asmo nagusia da, sortzen diren oztopoak gaindituz ahal den heinean txapelketa ez gelditzea, horretarako soluzio malguak topatuz, azken finean helburua da emakumezkoen pilota aurrera jarraitzea.
Iraupen laburreko lehiaketa izateko asmoarekin plazaratu dute txapelketa hau, berez zortzi bikote izango baitira lehian (guztira hamasei pilotari), baina argi dute pairatzen ari garen osasun egoera dela eta arazoren bat edo beste topatuko dutela bidean (pilotari batzuen konfinamenduak, haien ordezkoak bilatu beharra, ordezko hori bikote titular bateko pilotaría izango dela, e.a.) eta hori dena kudeatzean asmatzea ez dela erraza izango.
Txapelketa guztia pilota mistoarekin jokatuko da eta finalerdi edo finalera begira, sailkapenak egingo dira bakarkako pilotarien garaipenak kontutan hartuta, palako txapelketa batzuetan egiten den bezalaxe, bikoteak aldatzen joan daitezke eta gero pilotari bakoitzaren puntuaketa hartzen da kontuan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailaren oniritzia jasota, asteburu honetan ekingo zaio Guardian eta Legution, abenduaren 20ra arte luzatuko den txapelketa berritzaile honi. Denera, bi multzotan banatutako zortzi bikotek, 16 pilotarik, hartuko dute parte. Andrea Aldaregia (Latasa)-Olatz Ruiz de Larramendi (Eulate), Patri Espinar (Usansolo)-Naroa Agirre (Arroa), Olatz Arriabalaga (Gernika)-Ane Urkizu (Berastegi) eta Iera Agirre (Leitza)-Arrate Bergara (Bergara) arituko dira A taldean eta Leire Garai (Gasteiz)-Gentzane Aldai (Orozko), Miren Larrate (Bidania)-Nora Mendizabal (Andoain), Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio)-Miriam Arrillaga (Aginaga) eta Amaia Aldai (Dima)-Oihana Orbegozo (Azpeitia) izango dira B taldea osatuko duten bikoteak. Multzo bakoitzeko lehen bi bikote sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 6an eta, dena ondo, finala abenduaren 20rako iragarrita dago, Arrigorriagan.
Esan bezala, txapelketa asteuburu honetan hasiko da; larunbatean Guardian, arratasaldeko 18.00tan hasita Aldaregia-Ruiz de Larramendi /Espinar-Agirre eta Iera Agirre-Bergara /Arrizabalaga-Urkizu partidak jokatuko dira. Igandeko jaialdia, aldiz, Legution izango da, ETB-1eko kamerak zuzenean direla, eguerdiko 12.00etatik aurrera. Garai-Aldai/ Ruiz de Infante-Arrillaga eta Larrarte-Mendizabal /Amaia Aldai-Oihana Orbegozo izango dira jokatuko diren partidak.
Mickael Massonde zuraidarrak irabazi du Iparraldeko Trinketeko nagusien finala
Bigarren mailari dagokionez, Asier Aspuru da Ipar Euskal Herriko zilarrezko kategoriako txapeldun berria
Juaneneak irabazi du finalerdietako ligaxkako lehenengo partida
Bere garaipen boladari jarraipena emanda, Barrenetxea IV.aren aurka jokatutako partidan 21-30 nagusitu zen saldiastarra
Olharan eta Lopez, Grand Slameko finalistak
Erkiaga-Aimar bikoteari 15-14, 10-15 eta 5-2 irabazita