ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA

Emakumezkoen Basque Country Nazioarteko Txapelketako lehen jardunaldia jokatu da

by | 2021/11/26

Euskal Selekzioak Leioan jokatu du Finlandiaren aurka Basque Country International Women’s Cup txapelketako lehen jardunaldian, azkenean gol bateko aldearekin galdu duelarik (27-26).

Dena den euskal jokalariek partida bikaina jokatu zuten Sakonetan ostegun honetan eta gauzak oso zail jarri zizkieten finlandarrei, garaipenetik gertu ere egon zirelarik, hamar minuturen faltan bi goleko errenta izan baitzuten.

Ederki ekin zioten lehiari Finlandiako jokalariek eta berehala ireki zuten zulotxoa markagailuan lau goleko errentarekin aurretik jarrita (4-0). Partida hasi eta lau minutura sartu zuen Euskal Selekzioak lehen gola eta ondoren abantaila murriztea lortu zuen, gol bakarrera geratuz (5-4).

Hala ere, segituan, sartu zuten 6-4koa finlandiarrek eta 8-4ra ere alde egin zuten, jarraian aldea ere gehiago haunditu (11-6) eta azkenean atsedenaldira 15-10 aurretik ailegatu zirelarik.

Bigarren zatiak beste kolore bat izan zuen, izan ere, euskal jokalariek erasoan zein defentsan partida bikaina jokatu baitzuten, eta nahiz eta Finlandiak sei goleko errenta lortu –partidako abantaila handiena–, euskaldunek hiru golera murriztu zuten kontrako alde hori. Hori bakarrik ez eta ondoren markagailua berdindu eta aurretik ere jarri zen euskal selekzioa (19-20) 13:30 minuturen faltan. Aldea ere gehiago haunditu zuen euskal selekzioak, hiru goleko errenta eskuratzea lortu zuelarik (21-24).

Baina orduan finlandiarrak suspertu ziren eta 24na berdindu ostean 27-25 aurretik ere ipini ziren. Azkenean, Alba Menendezek 27-26koa jarri zuen penalti puntutik baina ez zen gehiagorako astirik egon eta garaipena finlandiarren alde erori zen.

Txapelketako lehenengo partidan, Brasilgo selekzioak oso erraz irabazi zion Luxenburgori (15-47). Talde europarrak baloi ugari galdu zituen eta hasieratik ihes egin zuen Brasilgo taldeak (2-8, 2-12). Luxenburgoko jokalariek berriz, ez zuten lehen gola bosgarren minutura arte sartu eta sei besterik ez zituzten egin lehenengo zatian (6-22). Beraz, ez zen partidarik egon eta brasildarrek garaipen oso erosoa eskuratu zuten, azken emaitza 15-47 izan zelarik.

Gaur, ostirala, jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia Berangon, non Euskal Herria Argentinaren aurka arituko den, arratsaldeko 20:00etan hasita. Aurretik, Luxenburgo eta Finlandiaren arteko lehia egongo da (17.45).

Txapelketaren egutegia

Leioa – Sakoneta Kiroldegia Azaroak 25 Osteguna

17.45 Luxemburgo – Brasil

20.00 Finlandia – Euskal Herria

Berango – Berangoko Kiroldegia Azaroak 26 Ostirala

17.45 Luxemburgo – Finlandia

20.00 Euskal Herria  – Argentina

Eibar – Azaroak 27 Larunbata

15.30 Euskal Herria – Brasil

17.30 Argentina – Finlandia

SARRERAK lortzeko:

Leioa: https://vivetix.com/entradas-basque-country-international-womens-cup?s=link#/

Berango: Gonbidapenak

Eibar: http://www.eibareskubaloia.eus/tienda/

STREAMING bidez ikusi ahalko dira hainbat partida:

Finlandia vs Euskal Herria: https://youtu.be/n-CfZq-isKI

Luxemburgo vs Brasil: https://youtu.be/nUauTY7xB0g

Berangoko Partiduak: https://youtu.be/2e79liFuBIo

Euskal Herria – Brasil (Eibar): ETB1

ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA

Eurokopa 2020aren aurrean

Eurokopa 2020aren aurrean

San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020ren aurrean, non Espainiako eta, agian, Frantziako selekzioek parte hartuko duten

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal mendi selekzioen jaia antolatu du Euskal Mendizale Federazioak → Azaroak 30, larunbata, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan