FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Emakumezkoen Munduko Kopan
IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozkatu zuen aurtengo lehiaketan aritu diren jokalarien artean, Lyonen uztailaren 7an jokatuko den Emakumezkoen Munduko Kopako finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.
Saria Aviron Bayonnais taldeko jokalari Fiona Remadna tokatu zitzaion. Gaur bertan izango da, Lyongo Final Handian, Euskal Herria Kopako ordezkari, Euskal Herriko Selekzio Nazionalak Mundu Kopan izango duen lekuaren ordezkari.
✅ Fiona REMADNA Aviron Bayonnais @abfc_officiel taldeko jakalariari tokatu zaizkio EHKopako jokalarien artean zozkatu dugun
➡️ ? Coupe du Monde Féminine de la FIFA France 2019 @FIFAWWC finalerako bi lagunentzako bidaia+hotela+sarrerak
? ZORIONAK
? https://t.co/0aw8Bx8IlF pic.twitter.com/nhvR6ZlkyK— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa
→ aupaathletic.com: Euskal Herria IX. Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proba nagusia eta Junior Traila. Kilometro bertikala, aldiz, maiatzaren 22an.
Pello Osorok eta Enara Oronozek emaitza dotorea erdietsi dute neguko triatloian
Errusiarren nagusitasunaren artean, Pello Osoro zortzigarren helmugaratu da eta Enara Oronoz bederatzigarrena izan da.
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa igandean Mungian
Emakumeen eta gizonezkoen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak lehiatuko dira Mungian, herri kirol ekitaldiz beteriko astebukaeran