HERRI KIROLAK
Emakumeen Euskal Herriko hainbat herri kirol txapelketa jokatu ziren Mungian
Herri kirol hitzordu garrantzitsuak izan ziren pasa den larunbatean, azaroaren 13an, Mungian, non goizeko 11:00etan Matxin plazan hamasei emakume aritu ziren lehian, Euskal Herriko txapelketako lau modalitatetan: txinga-eramatea, lokotx-biltzea, lasto-jasotzea eta ingude-jasotzea.
Lokotx-biltze finalean, Ainhoa Etxegarai zein Ainhoa Iraizoz nafarrak, Arabako Maider Etxezabal (Gipuzkoan ez da lokotx biltze txapelketarik egiten, eta Arabaren izenean parte hartu zuen azpeitiarrak bertako txapelketa irabazi zuelako) eta Zuriñe Frutos eta Bizkaiko Irantzu Onaindia aritu ziren.
Azkenean, Eltsoko Ainhoa Iraizoz izan zen Euskal Herriko txapeldun, 7 minutu eta 34 segundoko denbora baliatu zuelarik 50 lokotxak biltzeko. Bigarren posturako lehia estua izan zuten Maider Etxezabal arabarrak eta Ainhoa Etxegarai beratarrak eta azkenean segundo bakarrarengatik gailendu zitzaion Etxezabal (7.51) Etxegarairi (7.52). Irantzu Onaindia bizkaitarra laugarren izan zen (8.28) eta Zuriñe Frutos arabarra bosgarren (8.43).
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketan Karmela Gisasola bizkaitarra izan zen onena, 95 jasoaldi eman zizkiolarik hamar kiloko ingudeari. Maika Ariztegi iturendarra bigarren izan zen 93 jasoaldirekin eta Lucia Orbe bizkaitarrak osatu zuen podiuma, 89 jasoaldirekin. Nerea Sanz bizkaitarra laugarren izan zen (82 jasoaldi), Silvia Meseguer bizkaitarra bosgarren (80 jasoaldi), Amaia Mendinueta seigarren (77 jasoaldi) eta Iraide Gezuraga zazpigarren (71 jasoaldi).
Txinga-eramate txapelketan aldiz, bi bizkaitar aritu ziren lanean. Garazi Arruti nagusitu zen, 40 plazarekin eta Nerea Egurrola bigarren izan zen (33 plaza eta laurden eta 76 zentimetro).
Azkenik, lasto-jasotze txapelketan, bi arabar lehiatu ziren. Garbiñe Lopez de Uralde izan zen txapeldun, 29 altxaldirekin eta Ruth Linaza bigarren, 21 altxaldirekin.
Ingude txapelketa (10 kilo-1´30´´)
1 Karmele Gisasola “Zelai III.a” 95 jasoaldi
2 Maika Ariztegi 93 jasoaldi
3 Lucia Orbe 89 jasoaldi
4 Nerea Sanz 82 jasoaldi
5 Silvia Meseguer 80 jasoaldi
6 Amaia Mendinueta 77 jasoaldi)
7 Iraide Gezuraga 71 jasoaldi
Txinga eroate txapelketa (25 kilo)
1 Garazi Arruti 40 plaza
2 Nerea Egurrola 33 plaza-1/4-0,76 m.
Lokotx-biltze txapelketa
1 Ainhoa Iraizoz 7´34´´
2 Maider Etxezabal 7´51´´
3 Ainhoa Etxegarai 7´52´´
4 Irantzu Onaindia 8´28´´
5 Zuriñe Frutos 8´43´´
Lasto-altxatze txapelketa (30 kilo-2 minutu)
1 Garbiñe Lopez de Uralde 29 jasoaldi
2 Ruth Linaza 21 jasoaldi
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Beñat Telleria izan zen bigarren eta Hodei Iruretagoiena sailkatu zen hirugarren
Zabalik da Lur Gaineko Sokatira Mundialerako talde eta selekzioen izen emate epea
Uztailaren 1etik abuztuaren 6ra TWIFek eskaintzen duen webgunearen bidez
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatu zen Donostian
Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo sailkatu dira finalerako