EUSKAL PILOTA
Emakumea eta Pilota batzordearen jaialdia burutu zen Labriten
Argazkiak: Nafarroako Pilota Federakuntza
‘Pilota eta Emakumea’ batzordearen aurkezpen jaialdia burutu zen pasa den ostiralean
Pilota eta Emakumea batzordearen sorrera aurkezteko, Nafarroako Pilota Federazioak, emakumezkoen pilota jaialdia antolatu zuen Labriten, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, bertan zesta punta, esku pilota eta paleta goma partidak izan zirelarik.
Zenbait modalitate ezagutzeko eta jokatzeko aukera izan zuten Nafarroa osoko emakumeek Labriteko ekitaldian. Guztira, Nafarroa osoko 80 bat emakume bildu ziren, neska txikienetatik hasi eta helduak bitarte, hamarna pilotariko txandetan, batzuetan zesta eskuetan, besteetan pala edo esku huska, pilotarekin jolasean.
Pilota jaialdi berezi honetan beraz, 80 pilotarik talde dinamika landu zuten, pilota modalidade ezberdinak jorratu zituztelarik. Jarraian, emakume pilotariek lau neurketa jokatu zituzten lau jokamolde desberdinetan:
-Zesta-puntan, Elia eta Revillak 25-22 irabazi zieten Carcavilla eta Lyubenovi.
-Eskuz, pilota goxoarekin, Goiuri Zabaleta eta Leire Oskozek 18-4 irabazi zieten Ibarrola eta Lasari.
-Paleta goman, Murillok eta Ardanazek 25-10 irabazi zieten Espinal eta Igoari.
-Eskuz, pilota mistoarekin, Aldaregiak eta Maite Ruiz de Larramendik 18-6 irabazi zieten Arrieta eta Naroa Elizalde zubietarrari.
EMAKUMEA ETA PILOTA BATZORDEA
Nafarroako Esku Pilota Federazioak (NEPF) abian ipini berri duen Emakume eta Pilota Batzordea aurkeztu zuten aurrekoan Labriten. Bi helburu nagusi daude egitasmo honen iturburuan, batetik emakumeek jokamolde desberdinetan gehiago parte har dezaten lan egitea, eta bestetik federazioaren kudeaketa lanetan ere emakumeen presentzia sustatzea.
Batzordea zazpi emakumek osatzen dute, tartean kirolariak, entrenatzaileak eta pilotarien amak: Andrea Lusarreta bozeramalea, Marina Rebilla zein Irati Igoa pilotariak eta Yolanda Dufur, Nerea Ariz, Eider Tarraka eta Aitziber Rodriguez, pilotarien amak azken hauek.
Aurkezpenarekin batera egoeraren azterketa egin zuten batzordeko kideek, izan ere, gaur egun 227 emakume daude pilotan federatuta Nafarroan, 15 klubek dituztelarik emakumezkoen pilotari zuzendutako kirol-eskaintza.
Batzorde berriak beste bultzada bat eman nahi dio nafarroako emakumezkoen pilotari, eta aipatu zituzten ekintzen artean ikastetxeetan eta klubetan egindako sustapen-programak, antolatzen dituzten emakumeen campusa eta Nafarroako txapelketak, jokamolde desberdinetako Nafarroako emakumeen selekzioak eta aurrera eramaten dituzten jaialdiak leudeke.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu dira
Arregi-Huegun, Gallastegi- Etxeberria eta Zurutuza- Manterola dira 2020ko edizioaren txapeldun berriak
Banakako Erremonte Txapelketa abian da
Juanenea eta Larrañagak lortu zituzten bi garaipenak, Aizpuru III.a eta Zalduari irabazita, hurrenez hurren
Abuztuaren 4an hasiko da Antiguako 72. Pilota Txapelketa
Ligaxkak 4tik 19ra izango dira, finalaurrekoak 25 eta 26an eta final guztiak abuztuaren 29an jokatuko dira