EUSKAL PILOTA

Emakume Master CUP Txapelketako finalak jokatu ziren Irunen

by | 2020/06/29

Pilota goxoan Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendik eta mistoan Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendik jantzi zituzten txapelak Urantzu pilotalekuan

 

Emandako emaitzen  gainetik, emakumeen pilota izan zen garaile igandean Urantzu berrituan, bertan bizitako giro bikaina horren erakuslea delarik, erabilgarri ziren 351 eserlekuak betez (kanpoan jendea sartu ezinda geratu zen) eta normalean gizonezkoei erreserbatutako telebista parrilan lekua lortuta.

Belaunaldi desberdinen arteko norgehiagoka izan zen jaialdiari hasiera eman zion pilota goxoko finala, Iera Agirre (32 urte) eta Maite Ruiz de Larramendi (46), Nagore (15) eta Leire Galeano (13) Antzuolako ahizpa gazteen aurka neurtu zituztelarik indarrak.

Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi eroso nagusitu ziren, Galeano ahizpei 22-7 irabazita. Antzuolako bikotea gogotik saiatu da baina Agirrek eta Ruiz de Larramendik osaturiko bikotearen esperientzia gailendu da Emakume Master Cup txapelketako finalean.

Finalari emozio pixka bat falta izan zitzaion arren, tantoak azken markagailuak erakusten duena baino lehiatuagoak izan ziren. Hasieratik markagailuan hutsunea ireki zuten nafarrek (10-0) eta partida aurrera egin ahala nekea nabaritzen hasi ziren ahizpa gazteek eta azkenean ezin izan zuten tartea txikitu (14-1, 16-2, 18-3, 19-4 eta 21-6 izan ziren beste partzialak), azkeneko emaitza argigarria izan zelarik: 22-7.

Pilota mistoko finalean aldiz, Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendi (Maiteren iloba) 22-14 irabazi zieten Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldairi. Modalitate honetako lehenengo edizioaren finala zirraragarria eta aurrekoa baino berdinduagoa izan zen,  kasu honetan ere, bikote irabazleak hasieratik ireki zuelarik tartea markagailuan (9-0).

Olatz Arrizabalaga, ordea, jokoarekin zegoen eta partidari eusten asmatu zuen, saketik ere mina egiten. Markagailua pixkat orekatu zen (10-14 eta 14-18) baina irabazleek burua hotz mantentzen asmatu zuten eta azkenean merezitako garaipena eskuratu zuten.

IERA AGIRRE-MAITE RUIZ DE LARRAMENDI: 22
NAGORE eta LEIRE GALEANO: 7

Pilotakadak: 416
Iraupena: 43,32
Markagailua: 10-0, 10-1, 14-1, 14-2, 16-2, 16-3, 18-3, 18-4, 19-4, 19-6, 21-6, 21-7, 22-7.
Sakeak: 2 Iera Agirrek
Tantoak: 6 Iera Agirrek, 2 Maite Ruiz de Larramendik, 1 Nagore Galeanok eta 1 Leire Galeanok.
Hutsak: 3 Iera Agirrek, 2 Maite Ruiz de Larramendik, 2 Nagore Galeanok eta 10 Leire Galeanok.

OLATZ ARRIZABALAGA-GENTZANE ALDAI: 14
LEIRE GARAI-OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI: 22

Pilotakadak: 467
Iraupena: 54,23
Markagailua: 0-9, 1-9, 1-10, 4-10, 4-12, 7-12, 7-14, 10-14, 10-18, 14-18, 14-22.
Sakeak: 4 Olatz Arrizabalagak, 3 Leire Garaik.
Tantoak: 5 Olatz Arrizabalagak, 6 Leire Garaik eta 4 Maite Ruiz de Larramendik
Hutsak: 3 Olatz Arrizabalagak, 5 Gentzane Aldaik, 5 Leire Garaik eta 1 Maite Ruiz de Larramendik

Aurtengo Txapelketa

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartu dute parte Binakako txapelketan.

2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatu da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote aritu dira lehen ekitaldi honetan.

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Hirugarrenez jarraian jantzi dute txapela, finalean Necol-Gordon bikoteari 3-2 irabazita (7-10, 10-6, 6-10, 10-6 eta 6-10)