EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cup Txapelketa Deban
Emakume Master Cup eskuz binakako txapelketaren aurrekanporaketako partidak lehiatu ziren igandean Deban
Pasa den urtarrilaren 18an eman zitzaion hasiera, Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari eta asteburu honetan beste jardunaldi bat lehiatu da Debako pilotalekuan.
Txapelketa osoan zehar bezala, giro polita izan zen igande goizean goizean Debako pilotalekuan eta gerturatu ziren pilotazale ugariek –frontoiaren hiru laurdenak bete ziren- ikuskizun eder batez gozatzeko aukera izan zuten.
Orotara, pilota goxoko lau kanporaketa jokatu ziren kostaldeko herrian. Lehenengo partidan Maite Tolosa amezketarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak erraz gainditu zituzten Nerea Sagarna eta Haizea Marijuan bizkaitarrak 18-7.
Arantxa Arratibel ataundarrak eta Aisha Etxeberria amezketarrak, euren aldetik, markagailuak erakusten duena baino baino gehiago sufritu zuten Paula Iturbide larrabetzuarra eta Onintza egaña azpeitiarrari 9-19 irabazteko.
Irati Ugalde eta Basauriko Izaskun Martinek Uharteko Aizane Ibarrola eta Eider Zubizarreta zarauztarrari18-13 irabazi ziotena izan zen jaialdiko partidarik ikusgarriena.
Azkenik, Nagore eta Leire Galeano ahizpek hirugarren kanporaketa gainditu zuten Deban. Berako Naiara Trigueros eta Orduñako Ekiñe Otaolak erraz xamar jarri dizkiete gauzak eta antzuolarrak 2-18 nagusitu dira, aurtengo txapelketako ezusteetako bat direla berretsiz.
Deban jokatutako jardunaldiaren emaitzak:
Maite Tolosa (Amezketa)-Eneritz Arrieta (Azkoitia) 18
Nerea Sagarna (Larrabetzu)-Haizea Marijuan (Santurtzi) 7
Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa) 18
Paula Iturbide (Larrabetzu)-Onintza Egaña (Azpeitia) 9
Irati Ugalde (Galdakao)-Izaskun Martin (Basauri) 18
Aizane Ibarrola (Uharte)-Eider Zubizarreta (Bergara) 13
Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola) 18
Naiara Trigueros (Bera)-Ekiñe Otaola (Orduña) 2
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Hurrengo partidak, Berastegin, Otsailaren 22an
Ane Arteaga (Lasarte)-Maider Mendizabal (Anoeta)
Maite Tolosa (Amezketa)-Eneritz Arrieta (Azkoitia)
Andrea Aldaregia (Latasa)-Ane Urkizu (Berastegi)
Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa)
Uxue Larrea (Ikastegieta)-Lierni Gartziarena (Berastegi)
Irati Ugalde (Galdakao)-Izaskun Martin (Basauri)
Oihana Unanue (Azpeitia)-Nagore Aramendi (Azpeitia)
Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola)
Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa udaberrira atzeratu da
Nazionalaren VI. edizioaren finala azaroaren 8an jokatzekoa zen
Nafarroako eskuz banakako zein bost eta erdiko paleta goma txapelketak lehiatu dira
Paleta gomako txapelketan, Dabid Albiasu eta eskuz banakakoan Iosu Iruritak jantzi zituzten lehenengo mailako txapelak
Ostiralean hasiko da Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa
Asteburu honetan jokatuko dira finalaurdenak, Irunen, Bilbon eta Eibarren