EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cup txapelketa Antzuolan
Emakume Master Cup eskuz binakako txapelketaren kanporaketak lehiatu ziren iragan larunbatean, Antzuolako Udal Pilotalekuan,17:00tan hasita.
Joan den asteburuan Huescan eta Bartzelonan aurre-kanporaketa batzuk jokatu ondoren, Binakako Emakume Master Cup Euskal Herrira itzuli zen, zehazki Antzuolako pilotalekura, txapelketako jardunaldia jokatu zelarik.
Larunbatean 17: 00etatik aurrera, lau partida jokatu zituzten, bi 16 urtez azpikoak eta bana pilota goxoarekin –promoziokoa– eta mistoarekin.
Antzuolako Udal pilotalekua bete egin zen Emakumezkoen Master Cup-aren kanporaketak ikusteko, emakumezkoen pilotak azkeneko urteotan lorturiko arrakasta berretsiz.
16 urte azpiko bi partida jokatu ziren, lehenengoan Olatz Insausti antzuolarrak eta Eider Salbide Uhartearrak indarrak neurtu zituzten Aizane Ibarrola (Uharte) eta zarautzko Eider Zubizarretarekin, azkeneko hauek eskuratu zutelarik garaipena 18-9 irabazita.
Bigarrenean, Nagore eta Leire Galeano antzuolako ahizpek erakustaldi bikaina eman zuten etxean eta aurkaria aise menderatu zuten. Esan bezala, pilota goxoko 16 urtez azpiko txapelketan aritu dira eta Irati Zabala lizartzarra eta Barakaldoko Maialen Bediari 18 eta 4 irabazita txapelketan aurrera egitea lortu dute.
Pilota mistoarekin jokatutako promozio partiduan, Laia Salasmendi eta Ane Mendiburu bikote nafarrak Maria Isabel Garcia eta Leire Arribas kataluniarrak gainditu zituen (18-3).
Eta azkenik, pilota goxua erabilita jokatu zen promozio partidan, Naiara Trigueros eta Ane Urkizuk 11-18 galdu zuten Ekiñe Otaola eta Andrea Aldaregiaren aurka.
Antzuolan jokatutako jardunaldiaren emaitzak:
16 urte azpikoak
Olatz Insausti-Eider Salbide 9 / Aizane Ibarrola-Eider Zubizarreta 18
Nagore Galeano-Leire Galeano 18 / Irati Zabala- Maialen Bedia 4
Promozioa, pilota goxoarekin
Naiara Trigueros- Ane Urkizu 11 / Ekiñe Otaola-Andrea Aldaregia 18
Promozioa, pilota mistoarekin
Laia Salsamendi-Ane Mendiburu 18 / Maria Isabel Garcia eta Leire Arribas 3
Pasa den urtarrilaren 18an eman zitzaion hasiera, Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari
Txapelketaren lehenengo partidan, Nerea Sagarna (Larrabetzu) eta Haizea Marijuan (Santurtzi) bizkaitarrek Jaione Urania eta Irati Usandizaga oñatiarrei irabazi zieten 8-18.
Bigarren partidan, 16 urte azpikoan, Arantxa Arratibel ataundarrak eta Aisha Etxeberria amezketarrak 18-13 irabazi zieten Altsasuko Udane Vergara eta Alaia Ruiz de Infante gasteiztarrari.
Eguneko beste arretagunea Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalaga aurrenekoz pilota mistoarekin jokatzen ikustean zetzan. Lehen proba honetan Madalen Etxegarai eta Uxue Osesek osatutako oñatiko bikoteari 18-4 irabazi zioten.
Azken norgehiagokan, Ibone Salinas eta Andrea Capellan errioxarrek Hiart Arakistain (Sopela) eta Miren Olondori (Bermeo) ez zieten inolako aukerarik eman (18-5).
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatzen ari da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Pala Banakakoaren ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu da
Ibai Perezek 1-3 irabazi zion Pablo Fustori eta Esteban Gaubekak 3-1 Iker Gordoni
Oriamendi Torneoko finalerdiak zehaztu dira
Goikoetxea V.a-Labaka, Segurola-Zaldua, Urrutia.a-Aizpuru III.a eta Mirubia-Martirena dira sailkatutako bikoteak
Nafarroako eskuz binakako txapelketako emakumezkoen finalak jokatu dira
Lehen mailan: Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22 Elizalde-Etxebeste 15; Bigarren mailan: Vergara-Alonso 22 Zabaleta-Eskudero 9